LIBURUAK

Etxeko leihoak unibertsora

Hau ez da utopia bat. Utopiari buruzko ohar batzuk dira hauek, asko jota. Utopia zer ez den esaten duen liburua ere bada. Utopikoa ez den eraldaketa politikoa aintzat hartu nahi duen liburua. Utopia eguneroko politika beharrezkotik bereizi nahi duena, batez ere. Utopiaren balioa agerian jarri, baina diferente.


Askatasun haizea

Berrogeita hamar urte geroago, historia ez da isilik gorde. Estatuak ahanztura inposatu zuen eta des-oroimena adostu. 1975ko gertakizunak biltzen ditu liburu honek: krimena, testuingurua, eta hildakoen bizitzak.


Txillarreko sukaldariaren

Euskal Herriko 2005eko eta 2006ko bake prozesua, Pello RubiorenTxillareko baserrian egosi zen. 1999an hasi ziren hizketan PSEko eta Batasuneko kideak, diskrezioz. Elkarrizketa haiei buruz mintzo da Rubio, liburu honetan.


Treinta años follando

Gure amonek bizi izan zuten errepresioaz eta sexuaren egungo hutsalkeriaz haratago, liburu honek aukera berri bat irekitzen digu: sexualitatea modu samur, sakon eta altuan bizitzeko aukera. Utz diezaiogun gure energia sexuala xahutzeari eta erabil dezagun aske izateko.


IKUSENTZUNEZKOAK

918 Gau

Filma lehen pertsonan kontatuta dago eta, hasteko, zinemagileak ahots-grabagailu batean oroitzapenenak erregistratzen du. Auto batean eserita ikusten dugu, atxiloketa eragin zuten gertakariak deskribatzen dituen bitartean. Prozesu judizialaren dokumentuak ikusten ditugu, eskaneatzen, baita argazki pila ere, Santestebanek bere oroitzapenak eta zalantzak kontatzen dituen bitartean.


Noiz utziko dio euria egiteari 

Hamar urteko konfinamendu zorrotzaren ondorengo gizarte euritsu batean girotutako 25 minutuko iraupena duen film esperimentala. Fikzioaren eta dokumentalaren mugan bizi den sormen-lana da, performance zinematografikoa, izen bera duen Piszifaktoria Ideien Laborategiaren paseo turistiko dramatikoan oinarritua.


Zaldi Urdina audio-fikzio podcasta

Bederatzi atal izango dira, 12 bat minutukoa bakoitza, eta Aingeru 17 urteko gaztearen arrastoaren bila jarriko ditu entzuleak.


Die Neue Zeit: Bauhaus eta aro berria Kunst

Artea, alemanieraz. 1919Ko Weimarko errepublikan kokatzen da kontakizuna, Bauhaus eskolaren hastapenetan. Flashback estiloan kontatuko zaizkigu Staatliche Bauhaus-aren lehen urteak, Stine Branderup kazetariak Walter Gropius arkitektoari Vanity Fair aldizkarirako egindako elkarrizketaren aitzakian.


ARTEAK

Kanikosen

Takiji Kobayashik 1929an ezkerreko kausa defendatzeko asmo nabarmenez idatzitako eleberria. Kamtxatka itsasoan karramarroak harrapatu eta prozesatzen dituen arrantza-ontzi bateko tripulazioaren istorioa kontatzen du. Espedizioko patroiak eskifaia basatiki ustiatzen du, eta horrek matxinatzera eramaten ditu.


Maurizia. Biziminaren hotsa

Txikitan ikasi zuen Maurizia Aldeiturriagak panderoa jotzen, eta herriz herri aritzen zen. Garai hartako pandero jotzaileen ikur bilakatu zen Aldeiturriaga, ordura arte gizonezkoena zen mundu batean lehen lerroan jartzea lortu baitzuen. Aupa Maurizia!


El abismo del olvido

Komikia memoriari buruzko dokumentu historiko hunkigarria da, eta biktimen labirintoa zeharkatzen du, haien duintasunagatik, memoria berreskuratzeko eta amnesiari aurre egiteko. Kazetaritza-edukia duten eta iragana eta oraina trukatzen dituzten irudi koordinatu horiek bisualki txundigarriak dira.


El pueblo es quien más ordena

Komiki honen orrialdeak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaitu, José Novo, Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen bidez. Testigantzak eta fikzioa nahasten diren heinean musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte eleberria.