Gaur egun modan dago arrazaz edo generoaz hitz egitea, modan ez dagoen gaia klasea da. Langile klasearen mundutik klase kontzientziara. Klasismoak feminismoa nola ahuldu duen eta klase zapalkuntza gainerako zapalkuntzekiko intersekzionalitatetik laburbiltzen duen. Hierarkietatik eta ahanzturetatik haratago ere pentsatzeko liburua.
Kataluniako nazionalismoa feminismoan oinarrituta —eta alderantziz— birpentsatzeko beharraz, 30 emazteki feminista, independentista eta katalanen gogoetak daude liburuan, lau ataletan antolatuta: nazio auzia, eskubideak —genero aniztasuna, arrazismoa, hizkuntza…—, sektoreak —komunikabideak, sindikalismoa, landa eremua, osasuna…— eta tradizioaren eta globalizazioaren arteko matria, matriotismoa.
Okupazioaren arkitekturaren eta estrategia militarraren inguruan hausnartzen duen lana. "Alderantzizko geometria" deituriko taktika garatzeko ahalegin teoriko eta estrategiko handia egin du Israelgo Armadak. Palestinar borrokalarien jopuntutik aldendu eta zibilen etxebizitzetan sartu dira.
1961eko uztailaren hasieran girotuta dago liburua, eta Maria Mercedes Antxetaren tortura kasua du hizpide. Sei egunez egon zen atxilo hartuta, eta handik berrogei egunera hil zen, jasandako tratu bortitzaren ondorioz. Gertaera hori isilpean egon da urte hauetan guztietan.
Filmak nortasunaren, integrazioaren eta klase-kontzientziaren inguruko gatazkei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu; burua kultura desberdinetara irekitzera, ulertzera eta jendea den bezala onartzera, beren begi urratuek markatutako 9 urteko bi neskatoren gorabeheretatik abiatuta.
Markek langile talde bat gidatzen du, zeinaren oroitzapenak kirurgikoki lanaren eta bizitza pertsonalaren artean banatu ziren. Lankide misteriotsu bat lanetik kanpo agertzen denean, bidaia bat egiten dute beren lanbideari buruzko egia aurkitzeko.
Dokumentalak Hebron inguruko mendietako Masafer Yatta herrixketako palestinarren erresistentzia kontatzen du eta nola herritarrek kolonoen eta armada sionistaren setioari eusten dieten.
Lakaben (Nafarroa) dagoen pinudi bati erreparatuz, naturaren zaintzari eta haren kontrako biolentziari buruzko hausnarketak bistaratzen ditu Maddi Barberrek eta Marina Lameirok egindako azken dokumentalak.
Takiji Kobayashik 1929an ezkerreko kausa defendatzeko asmo nabarmenez idatzitako eleberria. Kamtxatka itsasoan karramarroak harrapatu eta prozesatzen dituen arrantza-ontzi bateko tripulazioaren istorioa kontatzen du. Espedizioko patroiak eskifaia basatiki ustiatzen du, eta horrek matxinatzera eramaten ditu.
Txikitan ikasi zuen Maurizia Aldeiturriagak panderoa jotzen, eta herriz herri aritzen zen. Garai hartako pandero jotzaileen ikur bilakatu zen Aldeiturriaga, ordura arte gizonezkoena zen mundu batean lehen lerroan jartzea lortu baitzuen. Aupa Maurizia!
Komikia memoriari buruzko dokumentu historiko hunkigarria da, eta biktimen labirintoa zeharkatzen du, haien duintasunagatik, memoria berreskuratzeko eta amnesiari aurre egiteko. Kazetaritza-edukia duten eta iragana eta oraina trukatzen dituzten irudi koordinatu horiek bisualki txundigarriak dira.
Komiki honen orrialdeak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaitu, José Novo, Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen bidez. Testigantzak eta fikzioa nahasten diren heinean musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte eleberria.