Raquel Varela eta Robson Vilalba, Txalaparta argitaletxea, 2024
Raquel Varelak eta Robson Vilalbak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaituzte, José Novo Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen istorioa kontatzeko. Novoren begietatik, erregimenaren azken urteetan, Afrikako gerra kolonialean, 1967ko uholdeetan eta borroka antifaxistaren esnatzean.
Testigantza eta fikzioa nahasten dira. Musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte nobela honen orrialdeak, eta Portugalen historian erabakigarria izan den garai batera garamatza. Josek Vilar de Mouroseko jaialdian parte hartu izanak eta gerora ezker militarrean soldadu gisa izandako esperientziak garai hartako erradikalismoaren, desobedientziaren eta itxaropenaren berri ematen dute.
Raquel Varelak, historialari eta ikertzaile ospetsuak, Portugalgo Iraultzari buruzko bere ezagutza sakona eskaintzen du narrazio dardarti eta dokumentatua eraikitzeko. Egileak hainbat sari irabazi ditu bere lanagatik, eta XX. mendeari buruzko hainbat liburu argitaratu ditu, horien artean História do Povo na Revolução Portuguesa 1974-75 eta Breve História de Portugal.
Robson Vilalbak, ilustratzailea, marrazkilaria eta karikaturagilea da. Folha de S. Paulo, Le Monde Diplomatique Brasil eta Gazeta do Povorekin kolaboratu du. 2014an, Amnistia eta Giza Eskubideen Vladimir Herzog Kazetaritza Saria eman zioten, Brasilgo diktadura militarrari buruzko erreportaje sortagatik.
El pueblo es quien más ordena, Portugalgo demokraziaren sustraiak eta askatasunaren alde borrokatu zen belaunaldi baten esperientzia ulertzeko ezinbesteko irakurketa baita. Eleberria oroimen kolektiboaren omenaldi eta herriaren botere eraldatzailearen oroigarri bat da.