Hau ez da utopia bat. Utopiari buruzko ohar batzuk dira hauek, asko jota. Utopia zer ez den esaten duen liburua ere bada. Utopikoa ez den eraldaketa politikoa aintzat hartu nahi duen liburua. Utopia eguneroko politika beharrezkotik bereizi nahi duena, batez ere. Utopiaren balioa agerian jarri, baina diferente.
Berrogeita hamar urte geroago, historia ez da isilik gorde. Estatuak ahanztura inposatu zuen eta des-oroimena adostu. 1975ko gertakizunak biltzen ditu liburu honek: krimena, testuingurua, eta hildakoen bizitzak.
Euskal Herriko 2005eko eta 2006ko bake prozesua, Pello RubiorenTxillareko baserrian egosi zen. 1999an hasi ziren hizketan PSEko eta Batasuneko kideak, diskrezioz. Elkarrizketa haiei buruz mintzo da Rubio, liburu honetan.
Gure amonek bizi izan zuten errepresioaz eta sexuaren egungo hutsalkeriaz haratago, liburu honek aukera berri bat irekitzen digu: sexualitatea modu samur, sakon eta altuan bizitzeko aukera. Utz diezaiogun gure energia sexuala xahutzeari eta erabil dezagun aske izateko.
Filmak nortasunaren, integrazioaren eta klase-kontzientziaren inguruko gatazkei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu; burua kultura desberdinetara irekitzera, ulertzera eta jendea den bezala onartzera, beren begi urratuek markatutako 9 urteko bi neskatoren gorabeheretatik abiatuta.
Markek langile talde bat gidatzen du, zeinaren oroitzapenak kirurgikoki lanaren eta bizitza pertsonalaren artean banatu ziren. Lankide misteriotsu bat lanetik kanpo agertzen denean, bidaia bat egiten dute beren lanbideari buruzko egia aurkitzeko.
Dokumentalak Hebron inguruko mendietako Masafer Yatta herrixketako palestinarren erresistentzia kontatzen du eta nola herritarrek kolonoen eta armada sionistaren setioari eusten dieten.
Lakaben (Nafarroa) dagoen pinudi bati erreparatuz, naturaren zaintzari eta haren kontrako biolentziari buruzko hausnarketak bistaratzen ditu Maddi Barberrek eta Marina Lameirok egindako azken dokumentalak.
Bertsoaren bueltan elkartu ziren lau gazteak; eurek dioten bezala, lagun talde batek sortutako ordubete inguruko ikuskizuna da. Baina, bertsoa ez ezik, gaztetasuna eta marika eta bollera izatea ere badira obraren ardatz nagusiak. Begirada horretatik, ikusleari galderak eragin, barruak erre eta gorputza mugitzen dio eRRek, bitasunari su emateak deserosoa izan behar baitu ezinbestean.
Netflix plataformako Bridgerton telesaila ikusita sortutako galderek bultzatu dute obra sortzera. Hori da antzezlanaren abiapuntua. Ondoren feminismoa ardatz hartuta, umorez blaitutako bidaia batean murgilaraziko gaituzte, sakonean patriarkatua kuestionatzen duten hainbat hausnarketa bultzatuz: fikzioak gugan izan dezakeen eragina, genero rolak, maitasun erromantikoa, maskulinitate ereduak...
Martin Artola izeneko bertsolaria du protagonista komikiak eta Gaztelumendi anaiek hazi ziren munduaren erretratu bat jasotzen du. Beñat Gaztelumendik idatzi du gidoia eta Unai Gaztelumendik eraman du irudietara. Bertsolaritzaz baino bertsolaritzatik egindako komikia da eta Bertsolari aldizkariaren laugarren alea da.
Bertso eta bakarrizketa formatuan, Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egizabal kontalaria: zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gauza kantatuz eta kontatuz.