GOMENDIOAK

Erria

Etxeko leihoak unibertsora

2025-10-13

Alba Garmendia, Saiakera Txalaparta 2025

Azken aldian maiz entzun dugu utopia berriak behar ditugula, munduaren akabera irudikatzen duten distopiak erraz eraikitzen ditugula eta ez garela kapaz alternatibak pentsatzeko. Hala ekin diote hainbat mugimendu askatzaile, iraultzaile eta bestetzailek utopiak imajinatzeko ariketak egiteari, maiz helmuga desiragarri bihurtuta, are karga politiko-estetikoa alboratuz. Bada hor arrisku bat: utopia bihur baitaiteke norma unibertsalizatzailea ere.

Halakoa izan da utopia modernoa: gizarte perfektua, noranahikoa, razionala, desiragarria. Baina izan daiteke munstrokara ere, komunitate-herri-kultura batean ardaztua eta ber denboran unibertsala, kontraesanak eta tentsioak dituena, problema guztiei soluzioa eman ezin diona eta, aldi berean, desiragarria erlatiboki. Utopia izan daitekeen beste horri erreparatzen dio liburuxka honek, Alba Garmendiaren estilo xaxatzaile bezain iradokitzailean.

 

Alba Garmendia Castaños:

1992, Ikaztegieta (Gipuzkoa). Giza Zientzietan graduatua eta Filosofian doktorea da. Filosofia politikoaren arloan egin zuen doktorego tesia, zehazki utopiaren eta politikaren arteko harremana ikertuz. Ondoren ere utopia izan du ikerketa lerro nagusia. Ikaztegietako hainbat eragiletako kide izan da, herri txikiak bizirik mantentzeko ahalegin militantean. 2023az geroztik Ikaztegietako alkate ere bada.

Txalapartak eta Iratzar fundazioak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 11. alea da hau.

Liburuxka