Mundua aldatzen ari da eta Euskal Herria ez dago prozesu horretatik salbu, beraz munduko eraldaketek eragingo gaituzte. Bizitzen ari garen trantsizio geopolitikoa, munduko boterearen birbanaketa sakona dakar; hori da faktorerik garrantzitsuena eta gatazka politiko-militarren eztandaren arriskua dakar. Martin Arbeo egitate horretatik abiatzen da Iparrorratza bildumaren 9.liburuxkan.
Sobre la barbarie analiza el imaginario “salvaje” construido en torno a Euskal Herria y también ofrece herramientas actuales para comprender las opresiones lingüísticas y culturales, y pensar la lucha lingüística y el conflicto nacional en relación con otros conflictos.
Saiakera honetan feminismoa klase borroka modura pentsatzeko testua da, zaintza lanen definizio feminista-materialista ulertzeko eta Euskal Herriko greba feministen eztabaida nagusietan sakontzeko ezinbestekoa. Lan honetan hurrengo grebak eta borrokak pentsatzen eta antolatzen jarraitzeko pizgarriak aurkituko dituzue. Idealismo eta esentzialismo patriarkalaren aurkako antidotoak jasoko dituzue. Gizon eta emakumeekin bukatzeko estrategiak.
Atef Abu Saif idazle eta Palestinako Aginte Nazionaleko Kultura ministro ohiak Gazan bizitzea zer den kontatzen du, liburu forma hartu duten kroniken bidez. Gazan gertatuaren lekukotasun paregabeak bilduta, genozidio baten egunerokoa osatzen dute. Urtebetean 42.000 palestinar baino gehiago hil dituzte, eta 95.000tik gora zauritu. Kopuru horiei izen-abizenak jarri dizkie idazle palestinarrak.
Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, Timberlake Wertenbaker antzerki-idazleak ingelesera itzuli eta Artedramak antzerkira egokitua. Sambou Diaby da protagonista, bera da Ibrahima Balde gorpuzten duen aktorea eta Mikel Kayek eta Eihara Irazustak pertsonaia bat baino gehiago jokatzen dituzte, Ander Lipusekin batera.
Alauda Ruiz de Azuak egituraz eta politikaz, intimitatetik hitz egiten du telesail honetan; muturrera eramaten ditu baimen sexualari buruzko galderak, ikuslea familia horretako beste kide bat balitz bezala interpelatuz. Erantzun zaileko galderak eta bidaia emozional bizia planteatzen dira, bidaia judiziala senidearen eskutik doalako. Drama familiarretik intriga judizialera pasatuz transitatzen diren lau kapitulu demoledoreetan, nabarmentzekoa da Nagore Aranbururen interpretazioa.
Ismael Alvarez politikariaren sexu jazarpena jasan zuen Nevenka Fernandezek, eta Espainian politikari bat horregatik salatu zuen lehen emakumea izan zen. Iciar Bollainek, Nevenkaren istorioa eraman du zinemara eta jazarpenean jarri du arreta baita inpunitatearen aurkako «ekintza politikoan» ere. Mireia Oriolek, Nevenkaren paperean, sexu-jazarpenak dakarren larritasuna, nahasmena, erruduntasuna eta higadura emozionala ondo transmititzea lortzen du.
Artearen bidez euskal LGTBIQ+ kultura bultzatzeko helburua dute. Musika, kantua, antzerkia, gorputz adierazpena, marrazkia, umorea... denetarik biltzen du euskabaretak, betiere, heteroaraua etabertako sinesmenak arrakalatuz.
Komikia memoriari buruzko dokumentu historiko hunkigarria da, eta biktimen labirintoa zeharkatzen du, haien duintasunagatik, memoria berreskuratzeko eta amnesiari aurre egiteko. Kazetaritza-edukia duten eta iragana eta oraina trukatzen dituzten irudi koordinatu horiek bisualki txundigarriak dira.
Komiki honen orrialdeak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaitu, José Novo, Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen bidez. Testigantzak eta fikzioa nahasten diren heinean musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte eleberria.
Komiki-kazetaritzaren ildoan aitzindaritzat jotzen da liburua: palestinarrek 1990eko urteetan bizi zuten egoera erretratatu zuen Joe Saccorenek eta orain, Julen Gabiriak komikia euskaratu eta Astiberri argitaletxeak plazaratu du.
Marjane Satrapi ilustratzaile irandarrak komikia honetan, Irango Iraultza islamikoa kontatzen du lehen pertsonan, garai hura bizi izan zuen haurraren begietatik, eta gero ere kontakizun autobiografikoarekin jarraitzen du, Europako ikasaldia, Iranera itzultzea eta abar deskribatuz.