Batallón Vasco Español kasuaren bidez, Espainiako Estatuak 1975 eta 1983 bitartean indarkeria parapolizialaren estrategia sistematikoa gauzatzeko erabilitako egitura operatiboa eta funtzionamendu-dinamikak aztertzen ditu liburu honek; xehatzen du gerra zikinaren egitura hura nola sortu zuten, Espainiako Estatuak nola finantzatu zuen eta disidentzia zigortzeko zer metodo erabili zituzten.
Jende multzo bat leku batean sartu ahal izateko bertako jende multzo batek alde egin behar du, eta horrela ari zaizkigu hiriak eta kulturak aldatzen. Ondorio kaltegarri objektibo asko ekartzen ditu turismoak, hala nola karbonizazioa, gentrifikazioa... Rodriguezek turismoari buruzko hausnarketa idatzi du saiakera honetan.
Zer dute komunean Joxe Azurmendik eta Judith Butlerrek, Simone de Beauvoirrek eta Jule Goikoetxeak? Azurmendik eta autore feminista desberdinek gako oso interesgarriak eskaintzen dizkigute bestelako gizaki eredu bat pentsatzeko. Pentsamendua antropologizatu egin da eta bataila politiko, sozial, ekonomiko, kultural interesgarria dago gizatasun eredua birdefinitze aldera. Eztabaida kritikorako, irakurketa bikaina.
Irudimen, borroka kolektibo eta gizatasunez beteriko testigantza honek, umore eta sentiberatasun handiz, gogorarazten digu gerraren usainean ere bizitzak lilura dezakeela eta, orbainek min ematen duten arren, eraldatu ere egiten dutela erakusten duena.
Filmak nortasunaren, integrazioaren eta klase-kontzientziaren inguruko gatazkei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu; burua kultura desberdinetara irekitzera, ulertzera eta jendea den bezala onartzera, beren begi urratuek markatutako 9 urteko bi neskatoren gorabeheretatik abiatuta.
Markek langile talde bat gidatzen du, zeinaren oroitzapenak kirurgikoki lanaren eta bizitza pertsonalaren artean banatu ziren. Lankide misteriotsu bat lanetik kanpo agertzen denean, bidaia bat egiten dute beren lanbideari buruzko egia aurkitzeko.
Dokumentalak Hebron inguruko mendietako Masafer Yatta herrixketako palestinarren erresistentzia kontatzen du eta nola herritarrek kolonoen eta armada sionistaren setioari eusten dieten.
Lakaben (Nafarroa) dagoen pinudi bati erreparatuz, naturaren zaintzari eta haren kontrako biolentziari buruzko hausnarketak bistaratzen ditu Maddi Barberrek eta Marina Lameirok egindako azken dokumentalak.
Txikitan ikasi zuen Maurizia Aldeiturriagak panderoa jotzen, eta herriz herri aritzen zen. Garai hartako pandero jotzaileen ikur bilakatu zen Aldeiturriaga, ordura arte gizonezkoena zen mundu batean lehen lerroan jartzea lortu baitzuen. Aupa Maurizia!
Komikia memoriari buruzko dokumentu historiko hunkigarria da, eta biktimen labirintoa zeharkatzen du, haien duintasunagatik, memoria berreskuratzeko eta amnesiari aurre egiteko. Kazetaritza-edukia duten eta iragana eta oraina trukatzen dituzten irudi koordinatu horiek bisualki txundigarriak dira.
Komiki honen orrialdeak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaitu, José Novo, Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen bidez. Testigantzak eta fikzioa nahasten diren heinean musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte eleberria.
Komiki-kazetaritzaren ildoan aitzindaritzat jotzen da liburua: palestinarrek 1990eko urteetan bizi zuten egoera erretratatu zuen Joe Saccorenek eta orain, Julen Gabiriak komikia euskaratu eta Astiberri argitaletxeak plazaratu du.