GOMENDIOAK

Erria

Noiz utziko dio euria egiteari 

2021-12-11

2071ko urria kokatu dute filmeko istorioa. Covidaren Omega aldaeraren ondorioz, 2021etik 2031ra iraun zuen hamar urteko konfinamendu zorrotzaren ondoren, euria egiteari ekin zion, egun bakar batean ere gelditu gabe. Oso bestelako gizarte batean bizi dira eta, bidea birkalkulatzen duten GPSen antzera, euren helmugak birkokatzeko unea iritsi da.

Zein bideri jarraitu nahi diote orain? Euria egiteari utziko al dio norabidea aldatzen badute? Azkenean, ematen du ateri dela eta berreskuratu dutela aurpegi osoa kaletik ibiltzeko. Baina utzi al dio zinez euria egiteari?

Mikel Ayllon gidoigilearen esanetan, Piszifaktoria Ideien Laborategian sekula egindako lanik bereziena da: "Lengoaia unibertsalean, periferia estetiko eta geografikotik eta euskaraz; ekintza performatibo bat izan nahi du gure alde. Etorkizunaren puska bat, gaurko zaurien sendagarri".

 

Guillermo Ordasek zuzendu du eta Mikel Ayllonek idatzi du gidoia. Irati Agirreazkuenaga arduratu da ekoizpen lanaz , Igor Arzuaga musikaz, Betitxe Saitua & Piszifaktoria jantzietaz eta Pablo Ibarluzea aholkularitza artistikoaz.

Pantailan, aldiz, Mikel Ayllon gidariaren rolean, Irati Agirreazkuenaga turistarenean, eta Igor Arzuaga kaleko musikariaren rolean agertuko dira. 

Piszifaktoria ideien laborategiaren azken proiektua performance zinematografiko bat da.