GOMENDIOAK

Erria

918 Gau

2021-12-16

Arantza Santesteban. Txintxua Films eta Hiruki Filmak, 2021

 

Arantza Santesteban artista eta zinemagilearen lehen film luzea, 918 Gau, dokumental hibridoa da; esperimentala, pertsonala, introspektiboa, indar eta zintzotasun ukaezinarekin formalki zatikatua, ikuspegi intimo eta sentikorretik kontatua.

Filma lehen pertsonan kontatuta dago eta, hasteko, zinemagileak ahots-grabagailu batean oroitzapenenak erregistratzen du. Auto batean eserita ikusten dugu, atxiloketa eragin zuten gertakariak deskribatzen dituen bitartean.

Prozesu judizialaren dokumentuak ikusten ditugu, eskaneatzen, baita argazki pila ere, Santestebanek bere oroitzapenak eta zalantzak kontatzen dituen bitartean.

918 gau haietatik oroitzapen batzuk gordetzen ditu: patiotik buelta amaigabeak, nola kartzelako gizon gihartsuak garaitzen dituen igeriketa lehiaketa batean, Rasharen kartzela-bidaia...

Pertsonaien profilezko begiradak, zaurgarritasunetik eta ausardiatik esperientzia ikusezintasuna gogoraraziz, leku politiko bat bilatzen dute.

Esplizituki edo inplizituki, filmak gai asko jorratzen edo iradokitzen ditu. Filmaren oinarria instintu mailan konektatutako segmentu sail bat da, elkarren artean, printzipioz, harreman zuzenik ez dutenak eta kasu askotan emozionalki adierazgarriak direnak.

Ez dago musikarik hitz egiten duen eszenetan, bere ordez, hondoko burrunba bat dago, sotila baina mehatxagarria. Argazkia zaindua, zati bakoitzaren beharretara egokitua. Argi arin batek, bere argitasun eta ilunekin, gordetzen duen irudi eta hitzen artxiboaren berrirakurketa kritikoa argitzen du.

918 Gau Txintxua Films eta Hiruki Filmak ekoiztetxeen koprodukzioa da.

 

FITXA TEKNIKOA:

Zuzendaria: Arantza Santesteban

Gidoia: Arantza Santesteban

Argazkia: Maddi Barber

Ekoizpena: Txintxua Films, Hiruki Filmak, ETB