LIBURUAK

Etxeko leihoak unibertsora

Hau ez da utopia bat. Utopiari buruzko ohar batzuk dira hauek, asko jota. Utopia zer ez den esaten duen liburua ere bada. Utopikoa ez den eraldaketa politikoa aintzat hartu nahi duen liburua. Utopia eguneroko politika beharrezkotik bereizi nahi duena, batez ere. Utopiaren balioa agerian jarri, baina diferente.


Askatasun haizea

Berrogeita hamar urte geroago, historia ez da isilik gorde. Estatuak ahanztura inposatu zuen eta des-oroimena adostu. 1975ko gertakizunak biltzen ditu liburu honek: krimena, testuingurua, eta hildakoen bizitzak.


Txillarreko sukaldariaren

Euskal Herriko 2005eko eta 2006ko bake prozesua, Pello RubiorenTxillareko baserrian egosi zen. 1999an hasi ziren hizketan PSEko eta Batasuneko kideak, diskrezioz. Elkarrizketa haiei buruz mintzo da Rubio, liburu honetan.


Treinta años follando

Gure amonek bizi izan zuten errepresioaz eta sexuaren egungo hutsalkeriaz haratago, liburu honek aukera berri bat irekitzen digu: sexualitatea modu samur, sakon eta altuan bizitzeko aukera. Utz diezaiogun gure energia sexuala xahutzeari eta erabil dezagun aske izateko.


IKUSENTZUNEZKOAK

Txinatar alabak

Filmak nortasunaren, integrazioaren eta klase-kontzientziaren inguruko gatazkei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu; burua kultura desberdinetara irekitzera, ulertzera eta jendea den bezala onartzera, beren begi urratuek markatutako 9 urteko bi neskatoren gorabeheretatik abiatuta.


Severance

Markek langile talde bat gidatzen du, zeinaren oroitzapenak kirurgikoki lanaren eta bizitza pertsonalaren artean banatu ziren. Lankide misteriotsu bat lanetik kanpo agertzen denean, bidaia bat egiten dute beren lanbideari buruzko egia aurkitzeko.


No Other Land

Dokumentalak Hebron inguruko mendietako Masafer Yatta herrixketako palestinarren erresistentzia kontatzen du eta nola herritarrek kolonoen eta armada sionistaren setioari eusten dieten.


Cambium

Lakaben (Nafarroa) dagoen pinudi bati erreparatuz, naturaren zaintzari eta haren kontrako biolentziari buruzko hausnarketak bistaratzen ditu Maddi Barberrek eta Marina Lameirok egindako azken dokumentalak.


ARTEAK

Palestina

Komiki-kazetaritzaren ildoan aitzindaritzat jotzen da liburua: palestinarrek 1990eko urteetan bizi zuten egoera erretratatu zuen Joe Saccorenek eta orain, Julen Gabiriak komikia euskaratu eta Astiberri argitaletxeak plazaratu du.


Persepolis

Marjane Satrapi ilustratzaile irandarrak komikia honetan, Irango Iraultza islamikoa kontatzen du lehen pertsonan, garai hura bizi izan zuen haurraren begietatik, eta gero ere kontakizun autobiografikoarekin jarraitzen du, Europako ikasaldia, Iranera itzultzea eta abar deskribatuz.


Ni ez naiz Mikel Laboa

Unai Iturriaga eta Harkaitz Cano gidoilariek eta Joseba Larratxe ‘Josevisky’ marrazkilariak arauari itzuri egin diote Mikel Laboa heterodoxoari dagokionez, komiki-liburuan. Bere kantuak irudi bilakatu dute eta kontutan hartu dituzte Laboaren katarsirako gaitasuna, garai baten kronika, soiltasunaren apologia, surrealismoa, hizkuntzak eta generoak gainditzeko zeukan sena.


Hondamendia

Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean Zaldibarko zabortegiko artedrama sortu duten azken lana da. Pandemia, heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia, mugak, neurriak, grinak, maitasuna, sendia, inauteria. Harkaitz Canok eta Ximon Fuchsek elkarrekin idatzi dute testua eta Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimera, Eneko Gil, Ane Sagüés eta Jon Ander Urresti. Dantzaria, irrati-esataria, Zaldibarko langileak, politikariak, enpresariak... gorpuztu dituzte antzeslana.