GOMENDIOAK

Erria

Treinta años follando

2025-10-03

María Llopis
Testigantzak, Txalaparta 2025


Llopis artista valentziarrak, 108 harreman sexualetan eta beste horrenbeste kapitulutan, bere bizitzaren berri ematen digu. Miseriak, morboa, fedea, bortxak, identitatea, biolentzia, plazera eta plazeraren bilaketa, familia, bizi ereduak, drogak, galerak, maitasuna. Dena kabitzen da liburu honetan. Premisa sinplea da: Llopisek Instagrameko kontu bat ireki zuen eta aldiro-aldiro bere sexu-esperientzietako baten berri ematen zuen, harik eta Zuckerbergen lagunek kontua itxi zioten arte. Material horrekin guztiarekin zer egin ez zekiela, liburu formatua ematen erabaki zuen.

María Llopis idazlea, artista eta irakaslea da Critical Contextual Design masterrean, Bartzelonako Elisava Eskolan. Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Arte Ederretan lizentziaduna, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Ikus-entzunezko Animazioko masterra eta Castellóko Jaume I Unibertsitateko Ikerketa Aplikatuko masterra ikasketa feminista, genero eta herritartasuneko ikasketetan.
Bere lana hainbat erakusketa eta arte jaialdiren parte izan da, beste batzuen artean Valentziako Centre del Carme Cultura Contemporánea (CCCC, 2023).

El Postporno era eso (Melusina, 2010), Maternidades subversivas (Txalaparta, 2015) eta La revolución de los cuidados (Txalaparta, 2021) liburuen egilea da.