EDITORIALAK

1975a urte garrantzitsua da Euskal Herriaren historian. Bi polotan ardaztutako munduhartan gertatzen ari ziren askapen prozesu eta iraultzen abaroan, gure herria bizigogoz borrokan ari zen espainiar eta frantziar zapalkuntzaren aurka. Francoren 40 urteko diktadura gogorraren azken arnasak izan ziren urte hartan. Akabatuz hil zendiktadorea ohean. Txiki eta Otaegi fusilatu zizkiguten Guardia Zibil pelotoi boluntarioek. Diktadurak ondo lotuta utzi zuen bere ondorengotza, Espainiaren batasunabermatzeko helburuarekin. Haustura demokratikoa ala erreforma, hortxe bidegurutzea.

Faxistak gauetik egunera demokrata bilakatu ziren. Estatu aparatuetan ez zenhausturarik gertatu. Eliteen arteko paktu bat izan zenespainiar trantsiziodeitua,oligarkia kapitalistaren interesak babesteko eta Espainiaren batasuna bermatzeko.

50 urte ez dira alferrik igaro. Ezker abertzaleak, zumeak nola, bere helburuei eutsidie sendotasunez, baina egoera bakoitzera egokitzeko behar besteko malgutasunaerakutsiz. Askatzera Lotuak, komunitate honek Txiki eta Otaegi hil zituzten helburuberberen alde borrokan segitzeko konpromisoari eusten dio.

Nazioartean zein Euskal Herrian egiturazko zapalkuntzek hor diraute, bainatestuingurua asko aldatu da. Bi polotako mundua erori zen, neoliberalismoakgaraipenaren kortxoa zabaldu zuen aparretan; eta orain, mundu multipolar baterantz eigoazen honetan, lehia gordintzen ari da. Euskal Herrian, lurralde zatiketa iraunkortukozuten erabaki politikoak hartu zituzten, prozesu konstituzional eta estatutarioen bidez.Minimo demokratikoak eskuratu eta gatazka politikoa konpontzeko saiakera ugari egindira urte hauetan guztietan. Gaur, gure herriaren burujabetza mailan jauzi bat aurreraegiteko saiakera betean murgilduta dago askapen mugimendua.

Aldaketa horiek ditugu hizpide Erria aldizkariaren 14. zenbaki honetan. XXI. mendearenlehen laurdena igarota, hurrengo hamarkadei begira egokitu beharra dauka askapenprozesuak eta mugimenduak. Nola irudikatu ditzakegu etorkizun desiragarriak?Zer nolako internazionalismoa jorratu behar dugu? 50 urteotan metatu dugunesperientzia kontuan izanda, zer nolako proposamenak eta estrategiak behar ditugugure herriaren independentziarako bidean aurrera egiteko? Naziotasun sentimenduakindartzeko zer nolako estrategiak baliatu beharko genituzke?

Galdera handiak dira, eta erantzunak, seguruenik, partzialak oso. Ez da gure helburuaerantzun borobilak ematea, baina dosier hauek gogoetarako pista batzuk ematendituztela uste dugu. Frankismoak Euskal Herriari herio kolpea eman nahi izan zionetik50 urte pasatuta, bizi-bizirik gaude-eta.