LIBURUAK

Olatuak sutzen direnean

Zarautz, 1980ko hamarkada, bi anaiaren bizitza. Haurtzaroa eta heziketa konpartitu arren, bide desberdinei heltzen diete: bata, askatasun indibidualaren bila eta besteak askatasun kolektiboa izango du helburu. Hartutako bideak paisaia ezberdinetatara eramanez.


Guerrillas para la vida

Irudimen, borroka kolektibo eta gizatasunez beteriko testigantza honek, umore eta sentiberatasun handiz, gogorarazten digu gerraren usainean ere bizitzak lilura dezakeela eta, orbainek min ematen duten arren, eraldatu ere egiten dutela erakusten duena.


Amaieratik hasi

Mugimendu feministetan eta feminismoen izenean gertatu diren banaketa, eztabaida eta zatiketen erroetara jotzen du liburuxka honek, Euskal Herriko praktiketan oinarrituta. Naia Torrealdai urte luzez ibili da EHko Bilgune Feministan, eta begirada kolektibo horrek emandako jardunetatik abiatuta teorizatu du.


La clase importa

Gaur egun modan dago arrazaz edo generoaz hitz egitea, modan ez dagoen gaia klasea da. Langile klasearen mundutik klase kontzientziara. Klasismoak feminismoa nola ahuldu duen eta klase zapalkuntza gainerako zapalkuntzekiko intersekzionalitatetik laburbiltzen duen. Hierarkietatik eta ahanzturetatik haratago ere pentsatzeko liburua.


IKUSENTZUNEZKOAK

The Expanse

Zi-fi utopiazaleontzat motz geratzen den telesail benetan gozagarria, baina posiblearen markoa puskatu baino zabaltzen duena.


ARTEAK

El abismo del olvido

Komikia memoriari buruzko dokumentu historiko hunkigarria da, eta biktimen labirintoa zeharkatzen du, haien duintasunagatik, memoria berreskuratzeko eta amnesiari aurre egiteko. Kazetaritza-edukia duten eta iragana eta oraina trukatzen dituzten irudi koordinatu horiek bisualki txundigarriak dira.


El pueblo es quien más ordena

Komiki honen orrialdeak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaitu, José Novo, Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen bidez. Testigantzak eta fikzioa nahasten diren heinean musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte eleberria.


Palestina

Komiki-kazetaritzaren ildoan aitzindaritzat jotzen da liburua: palestinarrek 1990eko urteetan bizi zuten egoera erretratatu zuen Joe Saccorenek eta orain, Julen Gabiriak komikia euskaratu eta Astiberri argitaletxeak plazaratu du.


Persepolis

Marjane Satrapi ilustratzaile irandarrak komikia honetan, Irango Iraultza islamikoa kontatzen du lehen pertsonan, garai hura bizi izan zuen haurraren begietatik, eta gero ere kontakizun autobiografikoarekin jarraitzen du, Europako ikasaldia, Iranera itzultzea eta abar deskribatuz.