LIBURUAK

Etxeko leihoak unibertsora

Hau ez da utopia bat. Utopiari buruzko ohar batzuk dira hauek, asko jota. Utopia zer ez den esaten duen liburua ere bada. Utopikoa ez den eraldaketa politikoa aintzat hartu nahi duen liburua. Utopia eguneroko politika beharrezkotik bereizi nahi duena, batez ere. Utopiaren balioa agerian jarri, baina diferente.


Askatasun haizea

Berrogeita hamar urte geroago, historia ez da isilik gorde. Estatuak ahanztura inposatu zuen eta des-oroimena adostu. 1975ko gertakizunak biltzen ditu liburu honek: krimena, testuingurua, eta hildakoen bizitzak.


Txillarreko sukaldariaren

Euskal Herriko 2005eko eta 2006ko bake prozesua, Pello RubiorenTxillareko baserrian egosi zen. 1999an hasi ziren hizketan PSEko eta Batasuneko kideak, diskrezioz. Elkarrizketa haiei buruz mintzo da Rubio, liburu honetan.


Treinta años follando

Gure amonek bizi izan zuten errepresioaz eta sexuaren egungo hutsalkeriaz haratago, liburu honek aukera berri bat irekitzen digu: sexualitatea modu samur, sakon eta altuan bizitzeko aukera. Utz diezaiogun gure energia sexuala xahutzeari eta erabil dezagun aske izateko.


IKUSENTZUNEZKOAK

Txinatar alabak

Filmak nortasunaren, integrazioaren eta klase-kontzientziaren inguruko gatazkei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu; burua kultura desberdinetara irekitzera, ulertzera eta jendea den bezala onartzera, beren begi urratuek markatutako 9 urteko bi neskatoren gorabeheretatik abiatuta.


Severance

Markek langile talde bat gidatzen du, zeinaren oroitzapenak kirurgikoki lanaren eta bizitza pertsonalaren artean banatu ziren. Lankide misteriotsu bat lanetik kanpo agertzen denean, bidaia bat egiten dute beren lanbideari buruzko egia aurkitzeko.


No Other Land

Dokumentalak Hebron inguruko mendietako Masafer Yatta herrixketako palestinarren erresistentzia kontatzen du eta nola herritarrek kolonoen eta armada sionistaren setioari eusten dieten.


Cambium

Lakaben (Nafarroa) dagoen pinudi bati erreparatuz, naturaren zaintzari eta haren kontrako biolentziari buruzko hausnarketak bistaratzen ditu Maddi Barberrek eta Marina Lameirok egindako azken dokumentalak.


ARTEAK

Lokatza podcasta

Lokatza ura eta sedimentuz, hauts partikulez eta buztinez osatutako lurraren arteko nahasketa semilikidoa da. Denboraren poderioz, lokatza, lehortu eta gogortu egiten da, lutita bihurtuz, eta lutita, bustiz gero, lokatz bihurtzen da berriro ere, lokaztuz, baina lokatza eraikuntzan erabiltzeaz gain; osasungintzarako, sormenerako, edertasunerako eta gozamenerako ere oso baliagarria da, eraiki eta deseraikiz.


GORRIA

Bertsolari baten eta bailaora baten arteko elkarrizketa prozesubat da, esperimentazio gunea, elementu estilistiko eta tematikoak trukatuta, estetika propio bat sortzeko saiakerarekin. Zerbait oso propioa sortu dute, barrutik ateratzen dena, nahiko intimoa eta intuitiboa.


Zaldi Urdina

Pertsonaiek euren barne kontraesanak eta herri honek bizi izan dituenak azaltzen dituzte drogei buruzko ertz ezberdinak ukituz, bere konplexutasun guztiarekin.


Erlauntza

Hainbat gogoeta plazaratzen dira antzezlanean, bikote zein adiskidetasun harremanei buruz, zaintzaz, zeloez, maitasunaren iruditeria klasikoaz, gizonen jukutriez, emakumeen arteko liskar eta ahizpatasunaz…