GOMENDIOAK

Erria

Txillarreko sukaldariaren

2025-10-08

Asier Ibaibarriaga eta Edurne San Martin, Elkar 2025

 

Pello Rubiok berak kontatu ditu urte hauetan guztietan gertatutakoak, Asier Ibaibarriagak eta Edurne San Martinek gidaturiko elkarrizketan eta hitzartze bana erantsi dute urtetan Txillarreko bazkaltiar izandakoek: Jesus Egigurenek eta Arnaldo Otegik.

Pello Rubio baserritar bihurturiko sindikalista ohiak, 1999an, Txillarre bere baserrira gonbidatu zituen isilpean bere bi lagun, alderdi sozialistakoa bata eta ezker abertzalekoa bestea, berak otordua eman bitartean hizketan jar zitezen: presoez nahiz atentatuez, gatazkaz eta honen aterabideaz… Bazkari baten ondotik beste bat etorri zen, eta solas etengabe horretatik, halako batean, bestelako foroak eta elkarrizketa-mahaiak sortu ziren: Loiolan, Genevan, Oslon…

Bortizkeria-egoeratik bake girora egitea posible zela erakutsi digute hemen jasotakoek; desberdin pentsatzen dutenen arteko akordioak sor litezkeela, eta baita gizaki soilenak ere asko dezakeela, horretarako borondatea eta kemena izanez gero.