Lopetegik eta Etxezarretak Euskal Herri aske eta transfeminista ortzimuga izanik, Euskal Herria transfeminismotik irakurtzeko eta transfeminismoa Euskal Herritik irudikatzeko gakoak jaso dituzte Iparrorratza bildumako 12. liburuxkan.
Hau ez da utopia bat. Utopiari buruzko ohar batzuk dira hauek, asko jota. Utopia zer ez den esaten duen liburua ere bada. Utopikoa ez den eraldaketa politikoa aintzat hartu nahi duen liburua. Utopia eguneroko politika beharrezkotik bereizi nahi duena, batez ere. Utopiaren balioa agerian jarri, baina diferente.
Berrogeita hamar urte geroago, historia ez da isilik gorde. Estatuak ahanztura inposatu zuen eta des-oroimena adostu. 1975ko gertakizunak biltzen ditu liburu honek: krimena, testuingurua, eta hildakoen bizitzak.
Euskal Herriko 2005eko eta 2006ko bake prozesua, Pello RubiorenTxillareko baserrian egosi zen. 1999an hasi ziren hizketan PSEko eta Batasuneko kideak, diskrezioz. Elkarrizketa haiei buruz mintzo da Rubio, liburu honetan.
Diagnostiko bat egiteko edo tratamendu bat izateko medikuarenera joatea gauza arrunta da kanpoko munduan. Baina preso den ororentzat bide oso zaila edo ezinezkoa da. Kartzelak zuzenean presoen osasunean eragiten dituen ondorio lazgarriak (depresioa, pentsamendu suizidak, diagnostiko berantiarrak, ailegatzen ez diren froga medikuak eta beranduegi ematen diren askatze aginduak) azaleratu ditu Lander Garrok zuzendutako film-dokumental honetan.
1986ko abenduaren 5etik 6rako gauean, Parisen, ikasleen protesta-mugimendu baten erdian, 22 urteko Malik Oussekine, poliziak emandako jipoiaren ondorioz hil zen. Honakoa, bere familiaren borrokari buruzko lau ataleko miniserie da.
Free Software Foundation-en animaziozko bideo berria euskarazko azpitituluekin. Gure gailu digitalen gaineko kontrolik ezaren ondorioak eta software-askatasunaren aldeko borroka kolektiboa azaltzen dituen alegia bat da.
Langile klasearekin lotutako biolentzia, alkoholismo, arrazakeria, gaztetako haurdunaldi, alferkeria, kriminalitate eta bestelako estereotipo negatiboak britainiar – eta Europar- ikus-entzunezko kulturan nonahi eta noiznahi aurki ditzakegu, dela albistegietako morboan dela umore saioetan
Takiji Kobayashik 1929an ezkerreko kausa defendatzeko asmo nabarmenez idatzitako eleberria. Kamtxatka itsasoan karramarroak harrapatu eta prozesatzen dituen arrantza-ontzi bateko tripulazioaren istorioa kontatzen du. Espedizioko patroiak eskifaia basatiki ustiatzen du, eta horrek matxinatzera eramaten ditu.
Txikitan ikasi zuen Maurizia Aldeiturriagak panderoa jotzen, eta herriz herri aritzen zen. Garai hartako pandero jotzaileen ikur bilakatu zen Aldeiturriaga, ordura arte gizonezkoena zen mundu batean lehen lerroan jartzea lortu baitzuen. Aupa Maurizia!
Komikia memoriari buruzko dokumentu historiko hunkigarria da, eta biktimen labirintoa zeharkatzen du, haien duintasunagatik, memoria berreskuratzeko eta amnesiari aurre egiteko. Kazetaritza-edukia duten eta iragana eta oraina trukatzen dituzten irudi koordinatu horiek bisualki txundigarriak dira.
Komiki honen orrialdeak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaitu, José Novo, Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen bidez. Testigantzak eta fikzioa nahasten diren heinean musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte eleberria.