Molly Manners-ek eta Lucy Forbes-ek zuzendutako eta Kayleigh Llewellyn-ek sortutako komedia dramatiko beltza da, familiako bizitza disfuntzionala isilpean gorde nahi duen nerabe baten bizitza gogorra azaltzen duena. Gabrielle Creevy-k Bethanen paperea interpretatzen du. Bethan protagonista, bere bizitza familiarra lagunei, zein irakasleei ezkutatzen dien neska galesa.
Izugarrizko karga emozionala duen telesaila da, coming-of-age generoaz (helduarora trantsizioa) baliatuz komedia eta dramaren artean mugitzen baita une oro, eta ikusleari familia egoera guztiz lazgarria helaraztea lortzen du.
Bethanek guztiei gauza bera esaten die, aita funtzionarioa dela eta amak giza baliabideen departamentuko enpresa batean lan egiten duela. Baina Bethanen errealitatea oso bestelakoa da, familia egoera jasanezina baita oso. Gidoi mailan bikaina eta ikus-entzunezko lengoaiari dagokionez ere nabarmentzen da; une jakin batzuetan laugarren horma hausten du protagonistak, eta bere pentsamenduen off ahotsarekin batera oso ondo erabiltzen den baliabidea da, telesailari ñabardurak eta sakontasuna ematen dizkiona.
Telebista britainiarraren azken fenomeno handia da eta BAFTA Cymru eta RTS Programaren sariak jaso ditu.