GOMENDIOAK

Erria

Garen piztiaz beste

2025-10-13

Elene Lopetegi eta Iñi Etxezarreta. Saiakera, Txalaparta 2025

 

Gizon eta emakumerik gabeko herri bateranzko bidea egin nahi dugu: menpeko harremanik gabea, bere zentzu zabal eta konkretuenean; harreman horiek nola eraikitzen diren aztertu, eta nola desegin proposatu; desegite horretarako alternatiba posibleak irudikatu, eta praktikan jarri; ardurak sailkatu, guri dagozkigunak hartu, eta gainerakoak dagozkionari hartzeko exijitu.

Ezin da berdintasunik egon aipaturiko kategorietan aurkakotasunean produzituak izan diren etsaiak direlako: patroi-desjabetu, menderatzile-esplotatu, senar-emazte, guraso-alaba. Gorputz askoren arteko desberdintasunak ez dira aldarri, errealitate baizik. Piztiak, zomorroak, arraroak, eta, beraz, indarkeriak gurutzatuak. Biolentzia sortzen duen araua suntsitzea dugu helburu. Araua problematizatu behar da, eta beraz, desira ere bai. Desirak alda daitezke lekuz eta formaz. Era berean, gorputzak, estrategiak, hegemoniak eta arauak.

Euskal Herria transfeminismotik irakurtzeko eta transfeminismoa Euskal Herritik irudikatzeko gakoak jaso ditugu, Euskal Herri aske eta transfeminista ortzimuga izanik.

 

Elene Lopetegi Olea:

Donostia, 1995. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua da. Gaztetan ikasle mugimenduan hasi zen militatzen eta geroztik hainbat herri mugimendu eta espaziotan aritu da. Azken urteetan, feminismoan eta espazio bolleroetan murgilduta ibili da nagusiki. Egun, Bilgune Feministako militantea da.

 

Iñi Etxezarreta Toca:

Donostia, 1995. Gizarte Hezkuntzan graduatua da. Gaztetan ikasle mugimenduan hasi zen militatzen eta geroztik hainbat herri mugimendu eta espaziotan aritu da. Eihera kooperatibako kidea da, bertan, pedagogia feministak, LGTBI+ politiken diseinua, herri prozesu feministak eta gizonen desboteretzerako esku-hartzeak egiten ditu. Egun Donostiako Asanblada Transmaribolloko militantea da.

 

Txalapartak eta Iratzar fundazioak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 12. alea da hau.