Zuzendariak: Maddi Barber eta Marina Lameiro. Nafarroa, 2024
Zuhaitzen geruza zelularra, enborra eta sustraiak zeharkatzen dituen mintz pinudi bat moztea erabaki du laborantza soro zaharrak eta animalien larreak berreskuratzeko.
Bi zatitan egituratuta, filmak indarkeriaren eta lurra zaintzeko praktikek zeharkatzen duten lurralde baten aldaketa jasotzen du. Leku baten itxuraldatzea eta hainbat pertsonaren begietan leku hori bera nola ikusten eta bizitzen den ikusarazi dute zuzendariak 40 minutuko dokumental honetan.
60ko hamarkadan Artzibar haraneko herriak abandonatu ondoren, Francoren Gobernuak pinuak landatu zituen, larreetarako erabiltzen ziren soroetan, basoberritzeko eta basoak ustiatzeko Estatuko programa baten parte gisa. 50 urte baino gehiago geroago, Lakaben, 80ko hamarkadan birpopulatutako herri batean, pinuak moztu eta aziendarentzako belardiak berreskuratzea erabaki dute.
Datuak atzemateko teknologien eta irudiaren bidez, CAMBIUMek, inguruko biztanleekin batera, eraldatzen ari den lurralde bat aztertzen du.