GOMENDIOAK

Erria

Amaieratik hasi

2025-02-19

Naia Torrealdai Mandaluniz, Iparrorratza bilduma 2025

 

Iberdrolak bere dorrea morez argiztatu zuen martxoak 8 hura mugarri izan zen euskal feminismoan: mugimendu feministaren agortzea bera ikusi zuten askok ekintza hartan. Feminismoa balio multzo soil gisara ulertzetik harago, ordea, perspektiba zabalduz problematizatu behar da.

Bide horretan, euskal feminismoak emandako genealogia eta analisirako begiradatik, liburuxka honen anbizioa da feminismoa askapenerako (bai nazional, bai sozial-kultural) paradigma bezala izendatzea.

Horretarako, Euskal Herrian feminismoetatik bizitzen ari garen korapiloei izen-abizenak jartzeaz gain, gogoeta pertsonal eta konpartituak biltzen ditu, teoria hutsean geratu gabe, jarduteko intuizio eta bide posible batzuk azalduz. Minak jaurtigai legez erabili beharrean, emozio kolektiboak politizatu eta guztiontzako askatzaileak izango diren proposamenak egitea beharrezkoa baita.

Egilea: Naia Torrealdai Mandaluniz (Gernika-Lumo, 1992). Historia gradua eta Garaiko Historiako masterra egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaztetatik ezker independentistako ekintzailea izan da, eta 2015az geroztik Euskal Herriko Bilgune Feministako militantea da. Azken urteotan, EHko Emakumeen Mundu Martxako plataformaren, 2019ko Greba Feministako koordinadoraren eta Bizitzak Erdigunean koordinadoraren parte ere izan da.

Txalapartak eta Iratzar fundazioak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 10. liburuxka da hau.

Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma liburua salgai: HEMEN