GOMENDIOAK

Erria

Txinatar alabak

2025-05-21

Zuzendaria: Arantxa Echevarria, 2023


Madrilen bizi diren baina errealitate guztiz kontrajarriak dituzten txinatar jatorriko hiru nesken istorioak kontatzen ditu. Lucia etorkin txinatarren alaba da, 9 urte ditu eta bere ametsa bere urtebetetzea Burger Kingen ospatzea da. Bere gurasoek, alabei etorkizun bat emateko bazarrean 14 ordu baino gehiago lan egiten dutenez, beraien kontuak ez direla pentsatzen dute.

Claudia, Luciaren ahizpa nerabea, nerabeen arteko desberdintasun kulturalak eta arrazakeria lehen pertsonan bizitzen hasi da. Xiang, bestetik, 9 urteko neska adoptatua da, eta Claudiaren klasekidea. Bere familia biologikoari buruzko galderak egiten hasi da.

Hiri batean bizi baina, bertakoa ez izan. Herritartasuna vs. Naziotasuna. Multikulturalismo vs. Interkulturalismoa. Jatorri eta kultur aniztasunaren eremuan gurean ere sor daitezkeen auzi eta galdera ugari jartzen ditu mahaigainean film eder honek. Erantzunak? Erantzunak gure esku egongo dira...

Ikusgai: https://primeran.eus/m/txinatar-alabak