GOMENDIOAK

Erria

Guerrillas para la vida

2025-03-05


Beatriz Yarza Beitia, Txalaparta 2025

 

Beatriz Yarza oñatiarrak El Salvadorreko gerrillan parte hartu zuen, mediku gisa, 1983ko ekainetik 1992ko urtarrilera arte. Bakea iritsi zenean, herrialde horrekiko bere lotura ez zen hautsi: bake-akordioak sinatu ondoren El Salvadorren bizitzen jarraitu zuen, Gobernuarentzat lan egiten, harik eta Nayib Bukeleren agintaldian herrialdea utzi zuen arte. 2023an itzuli zen Euskal Herria behin betiko, eta, sorterrira bueltan, atzera begiratzea eta bere bizipenak lehen aldiz partekatzea erabaki du.

Emaitza Guerrillas para la vida da, irudimen, borroka kolektibo eta gizatasunez beteriko memoriak. Liburu honetan, Aloñarekin (hala deitzen zioten gerrillan) Chalatenangoko mendietako kanpaina-ospitaleetara bidaiatuko dugu, non elkarlana, elkartasuna eta sormena ezinbestekoak ziren bizirauteko eta kideen bizitzak salbatzeko. Testigantza honek, umore eta sentiberatasun handiz, gogorarazten digu une zailenetan ere bizitzak aurrera egiteko bidea aurki dezakeela.