GOMENDIOAK

Erria

No Other Land

2025-03-06

Zuzendariak: Basel Adra, Hamdan Ballal, Yuval Abraham eta Rachel Szor. Dokumentala. Palestina, 2024

Dokumental hau lau ekintzailez osatutako talde palestinar-israeldar batek sortu zuen, eskualdeko egungo gatazkaren erdian justiziaren aldeko borrokan erresistentzia-ekintza gisa. Hebron inguruko mendietako Masafer Yatta herrixketako palestinarren erresistentzia kontatzeaz gain, herritarrek kolonoen eta armada sionistaren setioari eusten nola dieten ere azaltzen dute, 95 minututan.

Basel Adra, Zisjordaniako Masafer Yattako ekintzaile gazte palestinarra, haurtzarotik ari da Israelgo agintariek bere komunitatea masiboki kanporatzearen aurka borrokan. Jaioterriaren erauztea dokumentatzen du, non gobernu israeldarrak zabaldutako soldaduek pixkanaka etxeak eraisten eta bertako biztanleak kanporatzen dituzten.

Adrak Yuval kazetari israeldarra ezagutuko du, eta bere ahaleginetan lagunduko dio hark. Bien harremana, ordea, elkarren arteko desberdintasun izugarriek definitzen dute: Basel okupazio militarraren pean bizi da, eta Yuval, berriz, aske eta murrizketarik gabe.