Kamikaz kolektiboa & Ttak teatroa, 2021
Azpeitiko Kulturaz kooperatibaren Dinamoa sormen gunean hondutako antzezlana da Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola eta Iraia Elias aktoreek sortu duten obra hau. Netflix plataformako Bridgerton telesaila ikusita sortutako galderek bultzatu dute obra sortzera. Hori da antzezlanaren abiapuntua. Ondoren feminismoa ardatz hartuta, umorez blaitutako bidaia batean murgilaraziko gaituzte, sakonean patriarkatua kuestionatzen duten hainbat hausnarketa bultzatuz: fikzioak gugan izan dezakeen eragina, genero rolak, maitasun erromantikoa, maskulinitate ereduak... Fikzioaren eta errealitatearen arteko mugarekin etengabe jolastuz eta pertsonala eta politikoa dena lotuz, batetik bestera eramaten zaituzte aspertzeko betarik gabe, ordubete pasa ederra gozatuz.
FITXA ARTISTIKOA:
Aktoreak, zuzendaritza eta testua: Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola, Iraia Elias
Zuzendaritza bidelagun: Espe Lopez
Jantziak: Barbara Rasso
Argiztapen diseinua: Miriam Ubanet & Ana Da Graça
Teknika: Uhina
Zuzeneko soinu banda: Amancay Gaztañaga
Ilustrazioa eta kartela: Idoia Beratarbide
Irudigintza: Kulturaz kooperatiba
Banaketa: Goizane Barroso
Ekoizpena: Azpeitiko Kulturaz kooperatiba