Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera datoz bi artista hauek. “Erradikalak gara” emanaldiarekin hasi ziren, “erradikalak ginen” orain…Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz azaltzen dira Ane Labaka (bertsolaria), Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria).
"Erradikal hitza askotan zentzu txarrean edo peioratiboan erabiltzen da eta ez du zertan. Zer esanik ez emakumea baldin bazara, kexatu edo aldarrikatu dezakezu ezarritako neurrien barruan baina erradikalegia izan gabe, pasa gabe. Guk sinesten dugu eraldaketa erroetara joaz etorriko dela etortzekotan. Egungo egoera zein den bistaratzen saiatzen gara, eta benetan erradikalak garela edo askoz erradikalagoak izan beharko genukeela. Oraingoan aditza aldatuta izenburua mantendu nahi genuen jendeak ulertu zedin, bigarren zati bat izango zela eta horren inguruan gogoetatzen dugu berriz ere".
"Neska gazte promesa" etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatzen dute.
Emanaldian zehar, ispilu moduko batzuk jartzen dizkio publikoari eta ispilu horren islatik jasotzen du batzuetan ikusi nahi duena, baina beste askotan ikusi nahi ez duen hori. Orduan gero etxeko lanekin bidaltzen dute ikusentzunlegoa etxera.
Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umore zirikatzaileaz gaitegi berriaz. 70 minutu umorez, beraz, serio. Ez galdu ikusentzuteko aukera!