LIBURUAK

Besteen odola

Besteen odola 1944ko abuztuan argitaratu zen, armistizioaren hurrengo egunean. Irakurlegoak berotasunez jaso zuen eta kritikaren aldetik ere arrakasta handia izan zuen; erresistentzia eta okupazioaren goibeherak kontatzen baititu, zaila izan behar zuen, sasoi hartan, liburu sinesgarri batez irakurleen konplizitatea lortzea. Azken finean lan interesgarri eta atsegina da oso ondo idatzita dago eta herri oso batek bizi dituen esperientziak kontatzen ditu. 


La Virgen Roja

Louise Michel emakume borrokalari, idealista, ausart eta konprometituaren bizitza kontatzen du, baita Parisko Komuna ere. XIX. mendearen bigarren erdiko korronte anarkista irudikatu zuen eta feminismoan eta klaseen arteko borrokan aurrerapauso handiak eman zituen.


Expulsiones

La socióloga Saskia Sassen afirma que el capitalismo global nos enfrenta a nuevas lógicas de expulsiones: personas, empresas, comunidades y pueblos son desterrados tanto de lugares físicos como del orden socioeconómico preestablecido debido a un sistema de acumulación cada vez más extremo.


Suak pizten direnean

90eko hamarkadan kale borrokaren olatuan erori arte surfeatu zuen gazte haren azaletik kontatzen du zer izan zen hura, bizi izan duenak soilik kontatu dezakeenaren zehaztasunez. Kontakizunaren gordinari azaleko poroetatik sufrimendua dario. Umorea darien pasarte ederrak ere badaude tartekatuta, gudaren gordinean irribarreak ere izaten direlako, umore beltzez mozorrotuta bada ere.


IKUSENTZUNEZKOAK

Txinatar alabak

Filmak nortasunaren, integrazioaren eta klase-kontzientziaren inguruko gatazkei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu; burua kultura desberdinetara irekitzera, ulertzera eta jendea den bezala onartzera, beren begi urratuek markatutako 9 urteko bi neskatoren gorabeheretatik abiatuta.


Severance

Markek langile talde bat gidatzen du, zeinaren oroitzapenak kirurgikoki lanaren eta bizitza pertsonalaren artean banatu ziren. Lankide misteriotsu bat lanetik kanpo agertzen denean, bidaia bat egiten dute beren lanbideari buruzko egia aurkitzeko.


No Other Land

Dokumentalak Hebron inguruko mendietako Masafer Yatta herrixketako palestinarren erresistentzia kontatzen du eta nola herritarrek kolonoen eta armada sionistaren setioari eusten dieten.


Cambium

Lakaben (Nafarroa) dagoen pinudi bati erreparatuz, naturaren zaintzari eta haren kontrako biolentziari buruzko hausnarketak bistaratzen ditu Maddi Barberrek eta Marina Lameirok egindako azken dokumentalak.


ARTEAK

Kanikosen

Takiji Kobayashik 1929an ezkerreko kausa defendatzeko asmo nabarmenez idatzitako eleberria. Kamtxatka itsasoan karramarroak harrapatu eta prozesatzen dituen arrantza-ontzi bateko tripulazioaren istorioa kontatzen du. Espedizioko patroiak eskifaia basatiki ustiatzen du, eta horrek matxinatzera eramaten ditu.


Maurizia. Biziminaren hotsa

Txikitan ikasi zuen Maurizia Aldeiturriagak panderoa jotzen, eta herriz herri aritzen zen. Garai hartako pandero jotzaileen ikur bilakatu zen Aldeiturriaga, ordura arte gizonezkoena zen mundu batean lehen lerroan jartzea lortu baitzuen. Aupa Maurizia!


El abismo del olvido

Komikia memoriari buruzko dokumentu historiko hunkigarria da, eta biktimen labirintoa zeharkatzen du, haien duintasunagatik, memoria berreskuratzeko eta amnesiari aurre egiteko. Kazetaritza-edukia duten eta iragana eta oraina trukatzen dituzten irudi koordinatu horiek bisualki txundigarriak dira.


El pueblo es quien más ordena

Komiki honen orrialdeak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaitu, José Novo, Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen bidez. Testigantzak eta fikzioa nahasten diren heinean musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte eleberria.