LIBURUAK

Políticas del cuidado

Emakume guztiok gara langileak, soldata izan ala ez, nahiz eta etxe barruan “bakarrik” egiten ditugun lanak. Lan horiek, gainera, aurreiritzi-zama bat dute, eta ez digute balio, emakumeen funtzio “natural” gisa interpretatu baitira historian zehar. Etxeko lanak eta zainketak ekonomia eta gizartearentzako balio izugarria suposatzen du.


Xenofeminismo

El xenofeminismo es el eslabón perdido entre el feminismo radical de la década del 70 y el cyborg contemporáneo y propone entre otros conceptos clave el racionalismo, la alienación y la universalidad.


Zapalduaren duintasuna

Filosofia deskolonizatzeko premia gero eta sarriago aipatzen den honetan, La dignité ou la mort liburuan Norman Ajarik Europako tradizio filosofikoaren analisi kritiko gupidagabea proposatzen digu. Hasi eta buka, aro modernotik Europan nagusi den duintasun kontzeptuaren muga ekartzen digu gogora.


Hiruki gatazkatsua

Eguneroko bizitzari lotutako hausnarketa, emakumeon egunerokoan gauzatzen diren hiru dimentsioen artikulazioan oinarritzen dena, hala nola, etxeko eta zaintza lanak, ordaindutako lana eta parte hartze soziopolitikoa. Hain zuzen ere, gure bizitza zikloetan nola zeharkatzen gaituzten azaltzen da, horiek gauzatzeko denborak nola uztartzen diren edo talka egiten duten, zer-nolako estrategiak garatzen ditugun hiru denbora hauekin malabarrak egiteko eta beste mundu bat amesteko abiapuntua izango da.


IKUSENTZUNEZKOAK

Txinatar alabak

Filmak nortasunaren, integrazioaren eta klase-kontzientziaren inguruko gatazkei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu; burua kultura desberdinetara irekitzera, ulertzera eta jendea den bezala onartzera, beren begi urratuek markatutako 9 urteko bi neskatoren gorabeheretatik abiatuta.


Severance

Markek langile talde bat gidatzen du, zeinaren oroitzapenak kirurgikoki lanaren eta bizitza pertsonalaren artean banatu ziren. Lankide misteriotsu bat lanetik kanpo agertzen denean, bidaia bat egiten dute beren lanbideari buruzko egia aurkitzeko.


No Other Land

Dokumentalak Hebron inguruko mendietako Masafer Yatta herrixketako palestinarren erresistentzia kontatzen du eta nola herritarrek kolonoen eta armada sionistaren setioari eusten dieten.


Cambium

Lakaben (Nafarroa) dagoen pinudi bati erreparatuz, naturaren zaintzari eta haren kontrako biolentziari buruzko hausnarketak bistaratzen ditu Maddi Barberrek eta Marina Lameirok egindako azken dokumentalak.


ARTEAK

Kanikosen

Takiji Kobayashik 1929an ezkerreko kausa defendatzeko asmo nabarmenez idatzitako eleberria. Kamtxatka itsasoan karramarroak harrapatu eta prozesatzen dituen arrantza-ontzi bateko tripulazioaren istorioa kontatzen du. Espedizioko patroiak eskifaia basatiki ustiatzen du, eta horrek matxinatzera eramaten ditu.


Maurizia. Biziminaren hotsa

Txikitan ikasi zuen Maurizia Aldeiturriagak panderoa jotzen, eta herriz herri aritzen zen. Garai hartako pandero jotzaileen ikur bilakatu zen Aldeiturriaga, ordura arte gizonezkoena zen mundu batean lehen lerroan jartzea lortu baitzuen. Aupa Maurizia!


El abismo del olvido

Komikia memoriari buruzko dokumentu historiko hunkigarria da, eta biktimen labirintoa zeharkatzen du, haien duintasunagatik, memoria berreskuratzeko eta amnesiari aurre egiteko. Kazetaritza-edukia duten eta iragana eta oraina trukatzen dituzten irudi koordinatu horiek bisualki txundigarriak dira.


El pueblo es quien más ordena

Komiki honen orrialdeak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaitu, José Novo, Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen bidez. Testigantzak eta fikzioa nahasten diren heinean musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte eleberria.