LIBURUAK

Etxeko leihoak unibertsora

Hau ez da utopia bat. Utopiari buruzko ohar batzuk dira hauek, asko jota. Utopia zer ez den esaten duen liburua ere bada. Utopikoa ez den eraldaketa politikoa aintzat hartu nahi duen liburua. Utopia eguneroko politika beharrezkotik bereizi nahi duena, batez ere. Utopiaren balioa agerian jarri, baina diferente.


Askatasun haizea

Berrogeita hamar urte geroago, historia ez da isilik gorde. Estatuak ahanztura inposatu zuen eta des-oroimena adostu. 1975ko gertakizunak biltzen ditu liburu honek: krimena, testuingurua, eta hildakoen bizitzak.


Txillarreko sukaldariaren

Euskal Herriko 2005eko eta 2006ko bake prozesua, Pello RubiorenTxillareko baserrian egosi zen. 1999an hasi ziren hizketan PSEko eta Batasuneko kideak, diskrezioz. Elkarrizketa haiei buruz mintzo da Rubio, liburu honetan.


Treinta años follando

Gure amonek bizi izan zuten errepresioaz eta sexuaren egungo hutsalkeriaz haratago, liburu honek aukera berri bat irekitzen digu: sexualitatea modu samur, sakon eta altuan bizitzeko aukera. Utz diezaiogun gure energia sexuala xahutzeari eta erabil dezagun aske izateko.


IKUSENTZUNEZKOAK

Bañolet

Bañolet Garazi eskualdeko biztanleekin eginiko euskarazko fikziozko film proiektu parte hartzailea da. Eiheralarre herrian grabatu zen 2021eko udan. Nafarroa Behereko hainbat adinetako biztanleekin eraman zuten aurrera ikus-entzunezko proiektua, eta herritarrak aktore rolean jarri zituzten.


Damnation

Estatu Batuetan, Depresio Handiaren garaian (30eko hamarkada) girotuako westerna da. Seth Davenport apaiz joan da Iowako herri txiki batera, ezkutuan, statu quoaren aurkako iraultza bat hasteko asmoz.


White House Plumbers

Richard Nixon AEBetako presidente izan zenean gertaturiko eskandalu politikoa izan zen, haren kontseilari batzuen kontrako salaketa eta haren dimisioa ekarri zituena. Alex Gregory eta Peter Huyckek sortu eta idatzitako drama politikoko bost atalez osaturiko telesaila.


Total Control

Australiako gobernuaren zirrikituak desmuntatu egiten dira entzuleen aurrean, politikan elkartzen diren identitate desberdinak agerian utziz. Gizon zuriz inguratutako esparru politikoan emakumea izatea ez da erraza eta emakume indigena izateak are konplexuagoa egiten du egoera. Oraindik ere generoaren intersekzionalitateari, etniari eta sexu-orientazioari buruz hausnartu behar denean. Unibertso politikoari begirada bat ematea genero-ikuspegi fresko eta distiratsu batetik.


ARTEAK

Kanikosen

Takiji Kobayashik 1929an ezkerreko kausa defendatzeko asmo nabarmenez idatzitako eleberria. Kamtxatka itsasoan karramarroak harrapatu eta prozesatzen dituen arrantza-ontzi bateko tripulazioaren istorioa kontatzen du. Espedizioko patroiak eskifaia basatiki ustiatzen du, eta horrek matxinatzera eramaten ditu.


Maurizia. Biziminaren hotsa

Txikitan ikasi zuen Maurizia Aldeiturriagak panderoa jotzen, eta herriz herri aritzen zen. Garai hartako pandero jotzaileen ikur bilakatu zen Aldeiturriaga, ordura arte gizonezkoena zen mundu batean lehen lerroan jartzea lortu baitzuen. Aupa Maurizia!


El abismo del olvido

Komikia memoriari buruzko dokumentu historiko hunkigarria da, eta biktimen labirintoa zeharkatzen du, haien duintasunagatik, memoria berreskuratzeko eta amnesiari aurre egiteko. Kazetaritza-edukia duten eta iragana eta oraina trukatzen dituzten irudi koordinatu horiek bisualki txundigarriak dira.


El pueblo es quien más ordena

Komiki honen orrialdeak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaitu, José Novo, Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen bidez. Testigantzak eta fikzioa nahasten diren heinean musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte eleberria.