Zuzendariak: Tony Tost, Adam Kane, Rod Lurie; Gidoilaria: Tony Tost. TB Seriea, drama, 2017
Estatu Batuetan, Depresio Handiaren garaian (30eko hamarkada) girotuako westerna da. Seth Davenport apaiz joan da Iowako herri txiki batera, ezkutuan, statu quoaren aurkako iraultza bat hasteko asmoz.
Nekazarien eta herriko banketxearen artean gatazkak sortuko dira elikagaien prezioagatik, eta gero eta indarkeria handiagoa izando da auziaren inguruan, bereziki Creeley Turner mertzenarioaren zerbitzuak kontratatzen dituztenean nekazarien eta Sethen aurka egiteko. Telesailak, finean, klase borrokaren aurpegirik krudelena erakusten du ohikoa ez den girotze batean, westernean. Estatu Batuetan iraultzaileekin eta sozialistekin izan duten jokabidearen erakusle ere bada.
Universal Cable Productionsen eta Netflixen arteko koprodukzioa da. Hamar kapitulo ditu lehengo denboraldiak eta bigarren denboraldi bat ere badago pentsatua, baina Netflixek uko egin zion produzitzeari, telesailaren edukiarengatik, agian?