LIBURUAK

Aprendizajes globales. Descolonizar, desmercantilizar y despatriarcalizar desde las epistemologías del Sur

Estilo akademikoaren mugak gaindituz, gogoeta sendo eta sakonak proposatzen dizkigute, besteak beste, ezkerraren erronka estrategikoen inguruan.


Nou sobiranisme i feminismes. Identitat i democràcia al segle XXI

A Nou sobiranisme i feminismes, una vintena d’autores i autors del món acadèmic i activista dels diferents països, reflexionen sobre les noves formulacions del sobiranisme i l’emergència de la darrera onada feminista en relació amb l’emancipació nacional.


"Fake News"-ak ez dira atzo goizekoak

Orain arteko gizarteetan informazioa helarazteko era simetrikoan, ahoz ahokoa izaten zen modu erabiliena eta eraginkorrena. Orain, berriz, internet dela medio, buruz buruko informazioaren elkartrukea ematen da sarean. Beraz, orduko zurrumurru, bolo-bolo edota esamesak, ahoz eman beharrean, zuzenean edo telefonoaren bidez, sarean, hedatzen dira egun.


Comandante Facundo. El revolucionario Pepe Mujica

Comandante Facundo narra la vida de José Pepe Mujica y su trayectoria excepcional: de niño travieso y trabajador, a joven rebelde y enamorado; de combatiente y militante político, a panteísta cultivador amante de la tierra.


IKUSENTZUNEZKOAK

Txinatar alabak

Filmak nortasunaren, integrazioaren eta klase-kontzientziaren inguruko gatazkei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu; burua kultura desberdinetara irekitzera, ulertzera eta jendea den bezala onartzera, beren begi urratuek markatutako 9 urteko bi neskatoren gorabeheretatik abiatuta.


Severance

Markek langile talde bat gidatzen du, zeinaren oroitzapenak kirurgikoki lanaren eta bizitza pertsonalaren artean banatu ziren. Lankide misteriotsu bat lanetik kanpo agertzen denean, bidaia bat egiten dute beren lanbideari buruzko egia aurkitzeko.


No Other Land

Dokumentalak Hebron inguruko mendietako Masafer Yatta herrixketako palestinarren erresistentzia kontatzen du eta nola herritarrek kolonoen eta armada sionistaren setioari eusten dieten.


Cambium

Lakaben (Nafarroa) dagoen pinudi bati erreparatuz, naturaren zaintzari eta haren kontrako biolentziari buruzko hausnarketak bistaratzen ditu Maddi Barberrek eta Marina Lameirok egindako azken dokumentalak.


ARTEAK

Maurizia. Biziminaren hotsa

Txikitan ikasi zuen Maurizia Aldeiturriagak panderoa jotzen, eta herriz herri aritzen zen. Garai hartako pandero jotzaileen ikur bilakatu zen Aldeiturriaga, ordura arte gizonezkoena zen mundu batean lehen lerroan jartzea lortu baitzuen. Aupa Maurizia!


El abismo del olvido

Komikia memoriari buruzko dokumentu historiko hunkigarria da, eta biktimen labirintoa zeharkatzen du, haien duintasunagatik, memoria berreskuratzeko eta amnesiari aurre egiteko. Kazetaritza-edukia duten eta iragana eta oraina trukatzen dituzten irudi koordinatu horiek bisualki txundigarriak dira.


El pueblo es quien más ordena

Komiki honen orrialdeak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaitu, José Novo, Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen bidez. Testigantzak eta fikzioa nahasten diren heinean musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte eleberria.


Palestina

Komiki-kazetaritzaren ildoan aitzindaritzat jotzen da liburua: palestinarrek 1990eko urteetan bizi zuten egoera erretratatu zuen Joe Saccorenek eta orain, Julen Gabiriak komikia euskaratu eta Astiberri argitaletxeak plazaratu du.