GOMENDIOAK

Erria

Rosa Luxemburg

2020-03-01

LOREA AGIRRE DORRONSORO

Saiakera, Elkar, 2013

 

Kontrairaultzaileek kalean harrapatu eta hil zutenetik 100 urte baino gehiago pasa diren arren, oraindik bizirik dirau Rosa Luxemburg-en oroitzapenak. Hizlari eta idazle trebea, langileen aldeko borrokak XX. mende hasieran izandako intelektual argi eta gidari emankorrenetako bat izan zen.

1871n jaio zen Luxemburg, familia judu batean, Errusiaren menpe zegoen Poloniako hiri batean, eta Alemaniako Alderdi Sozialdemokratan aritu zen batez ere. Herrialde nahasketa horrek guztiz izaera alderraia ekarri zion, eta espiritu internazionalista bat, gaurko europarzaletasunaren aitzindari.

Kultura zabala zuen, bost hizkuntza menderatzen zituen, sentiberatasun handia zuen artegintzarako (literatura eta pintura batez ere) eta lagunarte lasaia maite zuen beste ezeren gainetik.

Hala ere, familia burges batean jaio arren gazte-gaztetatik egin zuen bat sozialismoarekin, eta horixe bihurtu zen bere bizitzaren borroka eta ardatza. Polemika luze eta mamitsuak izan zituen (autodeterminazioaz, I. Mundu-Gerran parte hartzeaz, iraultza ala erreformaren arteko hautuaz...).

Ez zuen inoiz bide errazenera jotzen; aitzitik, konsekuentea izan zen beti bere ideiekin, nahiz horrek kartzelara eraman behin baino gehiagotan, eta azkenik heriotzara, 1919an Berlinen.