GOMENDIOAK

Erria

Den-dena nahi dugu

2020-01-22

Nanni Balestrini [itzulpena: Fernando Rey Escalera]. Katakrak, 2019

 

Poesia bezain zaindua eta mito gisa ere funtzionatu duena belaunaldi askorentzat. Maiatzan hil egin zen baina, alde egin aurretik, bazekin Arestiren hizkuntzara irakurriko genuela. Lehen aldiz ekarri da euskarara Nanni Balestrini italiarraren lan bat eta Fernando Rey Escalerak itzuli du. Iñigo Aranbarri eta Franco Berardi «Bifo» obraren hitzaurrea idatzi dute.

Iñigo Aranbarri hitzaurrean: "Narratzaileak protagonistarekin bat egiten duen ahotsari bolumena jaitsiz, kronika xehez beteko du kontakizuna, panfleto txatalez, aldarrikapen oihuz, despido gutunez, errepikapen estilistikoz, harian bildutako elkarrizketa ostuz... collage bat pindar zalantza galdera den mundua azaltzeko".

Franco Berardi «Bifo» hitzaurrean: "Eta parabolaren muinean, ezinbestean, indarkeria topatuko dugu. Ez ideal komunista handien indarkeria edo sumin anarkistena, ez eztanda sozial iraultzaileen indarkeria epikoa, baizik eta Sandokan camorristaren indarkeria kriminala. Gaur egungoa bezalako degradazio zibil eta moralaren aroaren ezaugarriak biltzen dituena".

https://www.hamaika.eus/m/bideo/89597?url=https%3A%2F%2Fwww.hamaika.eus%2Fbideoa%2FBalestriniren-proletargoaren-eleberri-ikonikoa-euskaratu-du-Katakrak-argitaletxeak&utm_referrer=