GOMENDIOAK

Erria

Txomin. Aurrera bolie

2021-12-16

Jokin Urain. Astero, 2021

Txomin Iturbe Abasolok (Arrasate, 1943 -Medea- Aljeria, 1987) 1936-39ko gerra galduaren ondoren jaiotako euskaldun belaunaldi baten espiritua irudikatzen du. Herri gisa galzoriaren ertzeraino makurrarazita zegoen gizartean etorkizunaren alde zutitzera ausartu zen belaunaldia da Txominena. Etsipenaren isilpetik herri kontzientziaren kimuak berpiztera datorrena. Kulturan, borroka sozialean eta nazionalean, lantegietan, ikastoletan, kantagintzan...

Herri ekimenetan eta kirolean, kooperatiban eta baserrian, premia ikusten zuen lekuan ekiten zion Txominek, eta askapen borrokan premia ikusi zuenean ETAn militatzen hasi zen. 1960ko hamarkada amaitu aurretik alde egin behar izan zuen Arrasatetik Iparraldera. Hainbat aldiz atxilotu, konfinatu eta deportatu zuten; hainbat aldiz saiatu ziren talde parapolizialak hura hiltzen. 1987an hil zen, Aljerian, 43 urterekin.

Txomin Iturbe, Etxazuriko semea. Egile eta buruzagi handi baten biografia da honakoa, baina aritu ziren beste hainbat kideren ahotsak eta historiak kiribiltzen dira bertan. Eta herri honen historian kiribiltzen dira, aldi berean, haiek guztienak.