LIBURUAK

Dena ametsa den irudipena

Bilakaera pertsonal bat jasotzen du nolabait Vargasek liburu honetan, soiltasunetik bezainbeste sakontasunetik. Hiru ataletan banatuta dauden 40 poemek, norbere zuloak, ateak eta zubiak bilatzeko eta zeharkatzeko aukera irekiko dio irakurleari.


Estallidos. Revueltas, clase, identidad y cambio político

Alzamientos que estallan de manera imprevista, que aparecen y desaparecen y que son protagonizados por una masa heterogénea entre la que encontramos nuevos sujetos y nuevas demandas que obligan a repensar y redefinir muchos de los conceptos clásicos de la teoría política revolucionaria, como: proletariado, burguesía y lucha de clases.


Araka ditzagun bazterrak

Euskal Herriko Bilgune Feminista eta Emagin talde feministek, elkarlanean, idatzitako Araka ditzagun gure bazterrak. Kritika dekolonialak zeharkaturiko ibilbide kolektibo feminista bat da Lisipe pentsamendu feministaren bildumako hamaikagarren alea.


El Manifiesto de los cuidados

Zaintza falta nagusi den mundu batean bizi gara, baina ezin dugu etsi. Nola eraldatu dezakegu? Zainketen manifestuak eztabaidaren erdigunean jartzen du gai hori, gizartearen erabateko aldaketarako proposamen baten eragile gisa. The Care Collectiveko kideek interdependentea den eta zainduko duen mundu baten ideia planteatzen dute liburu honetan.


IKUSENTZUNEZKOAK

Txinatar alabak

Filmak nortasunaren, integrazioaren eta klase-kontzientziaren inguruko gatazkei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu; burua kultura desberdinetara irekitzera, ulertzera eta jendea den bezala onartzera, beren begi urratuek markatutako 9 urteko bi neskatoren gorabeheretatik abiatuta.


Severance

Markek langile talde bat gidatzen du, zeinaren oroitzapenak kirurgikoki lanaren eta bizitza pertsonalaren artean banatu ziren. Lankide misteriotsu bat lanetik kanpo agertzen denean, bidaia bat egiten dute beren lanbideari buruzko egia aurkitzeko.


No Other Land

Dokumentalak Hebron inguruko mendietako Masafer Yatta herrixketako palestinarren erresistentzia kontatzen du eta nola herritarrek kolonoen eta armada sionistaren setioari eusten dieten.


Cambium

Lakaben (Nafarroa) dagoen pinudi bati erreparatuz, naturaren zaintzari eta haren kontrako biolentziari buruzko hausnarketak bistaratzen ditu Maddi Barberrek eta Marina Lameirok egindako azken dokumentalak.


ARTEAK

Kanikosen

Takiji Kobayashik 1929an ezkerreko kausa defendatzeko asmo nabarmenez idatzitako eleberria. Kamtxatka itsasoan karramarroak harrapatu eta prozesatzen dituen arrantza-ontzi bateko tripulazioaren istorioa kontatzen du. Espedizioko patroiak eskifaia basatiki ustiatzen du, eta horrek matxinatzera eramaten ditu.


Maurizia. Biziminaren hotsa

Txikitan ikasi zuen Maurizia Aldeiturriagak panderoa jotzen, eta herriz herri aritzen zen. Garai hartako pandero jotzaileen ikur bilakatu zen Aldeiturriaga, ordura arte gizonezkoena zen mundu batean lehen lerroan jartzea lortu baitzuen. Aupa Maurizia!


El abismo del olvido

Komikia memoriari buruzko dokumentu historiko hunkigarria da, eta biktimen labirintoa zeharkatzen du, haien duintasunagatik, memoria berreskuratzeko eta amnesiari aurre egiteko. Kazetaritza-edukia duten eta iragana eta oraina trukatzen dituzten irudi koordinatu horiek bisualki txundigarriak dira.


El pueblo es quien más ordena

Komiki honen orrialdeak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaitu, José Novo, Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen bidez. Testigantzak eta fikzioa nahasten diren heinean musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte eleberria.