Maddi Ane Txoperena Iribarren. Elkar argitaletxea 2022
Dra egiten du paradoxakin: ez erran inori izenburuaz jantzia den nobelak, isiltasunaz hausten du. Gai nagusia haurtzaroko sexu abusu bat da baina, ez soilik. Barne piztiaz hitz egiten da baina, ez soilik. Jendarte arazo bat izendatzen da baina, ez soilik. Minaz hitz egiten da baina, ez soilik. Hitz egiten du lehen pertsona eta bigarrena nahasiz, maiz norberak daroan arren, bizi garen sistema hetero-patriarkal honen arrakalak argiztatu eta kolektibo eginaz.
Lideren bitartez, haurtzaroan pairatutako sexu eraso batek izan ditzakeen hariak eta piztia agertuko dira nobelan zehar. Dudarik gabe, Lidek eraso matxistak (kasu honetan sexuala) dituen ertz ezberdinak nahiz eragin sistemikoa ezagutu eta sakontzeko aukera gogorra irekitzen digu, interpelatzen gaitu. Bikaina, pertsonaren garapenean duen eraginaz, bikaina emozioak hitzez sentiarazteaz, bikaina norbere arlo psikosozialaren egituraketaz, bikaina minaren bizipenak idazteko moduan, bikaina autoreak eramaten duen bidea. Fikzio honek errealitatea ezagutu, errealitateaz aritu eta eraldatzeko aukera ematen du. Interpelatu eta mugiarazi gaitzala.