Behin baino gehiagotan entzun diogu Antonio Turiel fisikariari esaten, gai energetikoei dagokienez, oinarririk gabeko baikortasun neurrigabe bat dagoela. Behin baino gehiagotan entzun diogu dibulgatzaile lanetan dabilelako azken urteetan, bai argitalpenen bidez eta bai hitzaldi eta aurkezpen ugariren bidez . Petrokalipsia saiakera didaktiko honetan horiek guztiak aletzen ditu.
Tambourinen arma bizitakoa kontatzea eta isilduak direnak agerian uztea izan da. Beranduegi izan gabe lekukoa pasatzen du eta jakilego hau uzten du ondokoentzat, norbaitek jarraituko duelakoan memoriaren lana. Ikuspuntu feminista batetik adierazi nahi izan du iparraldeko emazte gazte baten bizia hegoaldeko militante baten ondoan. Maitasunak alaitua eta heriotzak goibeldu gaztetasuna! Bere liburuaren bidez ere, garai hartan euskara eta Euskal Herriak bizirauteko izandako zailtasunak ez ditu ahaztu.
El feminismo materialista desarrolla una crítica a la cosmovisión idealista y biologista del género y la sociedad. Las mujeres no están oprimidas por la biología o por valores culturales, sino por las relaciones materiales de producción. En este sentido, para Christine Delphy la división sexual del trabajo es eso, división de trabajos, no de tareas, y los trabajos comportan, como parte integrante de su definición, la relación de producción, es decir, la relación del productor con el producto.
Belaunaldi aldaketa bat gertatu dela, egungo gazteek ez dakitela onpromisoa zer den, ez dagoela etorkizun desiragarri posiblerik, abertzaletasuna eta komunitatea ahuldu egin direla…horiek eta gisakoak maiz entzun ditugu azken urteetan.
Filmak nortasunaren, integrazioaren eta klase-kontzientziaren inguruko gatazkei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu; burua kultura desberdinetara irekitzera, ulertzera eta jendea den bezala onartzera, beren begi urratuek markatutako 9 urteko bi neskatoren gorabeheretatik abiatuta.
Markek langile talde bat gidatzen du, zeinaren oroitzapenak kirurgikoki lanaren eta bizitza pertsonalaren artean banatu ziren. Lankide misteriotsu bat lanetik kanpo agertzen denean, bidaia bat egiten dute beren lanbideari buruzko egia aurkitzeko.
Dokumentalak Hebron inguruko mendietako Masafer Yatta herrixketako palestinarren erresistentzia kontatzen du eta nola herritarrek kolonoen eta armada sionistaren setioari eusten dieten.
Lakaben (Nafarroa) dagoen pinudi bati erreparatuz, naturaren zaintzari eta haren kontrako biolentziari buruzko hausnarketak bistaratzen ditu Maddi Barberrek eta Marina Lameirok egindako azken dokumentalak.
Takiji Kobayashik 1929an ezkerreko kausa defendatzeko asmo nabarmenez idatzitako eleberria. Kamtxatka itsasoan karramarroak harrapatu eta prozesatzen dituen arrantza-ontzi bateko tripulazioaren istorioa kontatzen du. Espedizioko patroiak eskifaia basatiki ustiatzen du, eta horrek matxinatzera eramaten ditu.
Txikitan ikasi zuen Maurizia Aldeiturriagak panderoa jotzen, eta herriz herri aritzen zen. Garai hartako pandero jotzaileen ikur bilakatu zen Aldeiturriaga, ordura arte gizonezkoena zen mundu batean lehen lerroan jartzea lortu baitzuen. Aupa Maurizia!
Komikia memoriari buruzko dokumentu historiko hunkigarria da, eta biktimen labirintoa zeharkatzen du, haien duintasunagatik, memoria berreskuratzeko eta amnesiari aurre egiteko. Kazetaritza-edukia duten eta iragana eta oraina trukatzen dituzten irudi koordinatu horiek bisualki txundigarriak dira.
Komiki honen orrialdeak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaitu, José Novo, Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen bidez. Testigantzak eta fikzioa nahasten diren heinean musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte eleberria.