Autorea: Marikita Tambourin, Maiatz argitaletxeak, 2022
Liburuak egilearen bizitza kontatzen du, bere maitasun militante klandestinoarekin, bizitza ingurune tragiko batekin aldatuko dion atentatu batean zaurituko dutena.
Marikita Tambourinek denbora asko behar izan du «Bizirik Iraun» liburua argitaratzeko erabakia hartzeko. Azkenean, 75 urterekin bere «gaztaroa nolakoa izan zen kontatzeko ausardia» izan du. Ez da fikzio bat, biografia baten antza baitu. Berak dioen bezala, argitaratu dituen liburu guztiek bere biografia osatzen ahalko luketelako. Azken obra honetan, Tambourinek Hego Euskal Herriko gizon batekin bizi izan dituen emazte baten bizipenak bildu ditu, gazte arokoak. «Gaztaroa ametsez beteta genuen eta amets horiek mehatxatuak baitziren. Haurrak izateak bizirautea lagundu baitu», aipatu du. Bere liburuaren bidez ere, garai hartan euskara eta Euskal Herriak bizirauteko izandako zailtasunak ez ditu ahaztu.
Idazlearen xedea bizitakoa isilean ez geratzea da. «Idaztea nire arma izan da», dio harro. Baina, itxaropenez ere norbaitek memoria lan horren lekukoa hartzeko itxaropena duela nabarmendu du. «Jasanezina izan da ez biktima bezala onartuak izatea».
Bere gaztaroaren kontakizuna egiteaz gain, poemei ere eutsi die Tambourinek. Horien artean «Beldurra» olerkia, 1978ko abenduaren 27an idatzitakoa. Hamabost egunera bere senarra erailtzen entseatu ziren, Donibane Lohizunen.