Lur Albizu eta Eraitz Saez de Egilaz. Txalaparta eta Iratzar Fundazioa. Iparrorratza bilduma. 2022
Belaunaldi aldaketa bat gertatu dela, egungo gazteek ez dakitela onpromisoa zer den, ez dagoela etorkizun desiragarri posiblerik, abertzaletasuna eta komunitatea ahuldu egin direla…horiek eta gisakoak maiz entzun ditugu azken urteetan.
Ideia maiztu bezain eroso horiek nondik datozen azaldu eta horiek problematizatzen dituzte egileek, afektuetan eta kolektiboan arreta jarriz eta eraldaketa sozialerako desira, boterea eta epika ardatz hartuta. Beren esperientzia, gorputz eta ikuspegitik aztertzen dituzte orain arte eraiki den istorio komuna, eta hori berridazteko gakoak ematen dituzte, zeren, denok kabituko bagara, istorio komunak ezin baitu istorio bakarra izan. Haienak ere badirelako.