GOMENDIOAK

Erria

Petrokalipsia

2023-05-09

Antonio Turiel. Itz. Joseba Barriola Hitzaurrea: Estitxu Villamor. Txalaparta 

 

Behin baino gehiagotan entzun diogu Antonio Turiel fisikariari esaten, gai energetikoei dagokienez, oinarririk gabeko baikortasun neurrigabe bat dagoela. Behin baino gehiagotan entzun diogu dibulgatzaile lanetan dabilelako azken urteetan, bai argitalpenen bidez eta bai hitzaldi eta aurkezpen ugariren bidez (berriki Euskal Herrian ibili da). Gaur egun ditugun arazo energetikoen aurrean eskaintzen dizkiguten konponbideek zer huts duten azaltzea du xede, katastrofismoan erori gabe betiere, eta arazoak gainditzeko edo arintzeko bideak eman ohi ditu. Petrokalipsia saiakera didaktiko honetan horiek guztiak aletzen ditu.

Duela bizpahiru urte idatzi zuen liburua Turielek, gaztelaniaz, eta orain euskarazkoa gaurkotueta lekutu asmoz idatzi du hitzaurrea Estitxu Villamor ekintzaile, irakasle eta ikertzaileak. Horrela, azelerazio prozesu orokorra sufritzen ari garen honetan (2018an petrolioaren ekoizpen maximoa gainditu genuen), liburu honek argi eta zehatz azaltzen du zergatik ez duten balioko saldu nahi dizkiguten ustezko konponbide horiek (energia-iturri berriztagarriak, energia berdeak eta gisako panazeak), eta irtenbide errazik edo lasterbiderik ez duen auzi honen aurrean ditugun aukerak aurkezten ditu, premiazkoak bezain errotikakoak denak.

Informazio gehiago: https://www.txalaparta.eus/es/libros/petrokalipsia