Miren Amuriza, Askoa Etxebarrieta “La Pulga”. Lanku, 2019 Ikuskizuna
Talde artistikoa: Miren Amuriza (Bertsolaria), Askoa Etxebarrieta “La Pulga” (Dantzaria),Eder Aurre (Jantziak), LIerni Eizagirre (Atrezzoa), Ion Chavez (Argiztapena), JonGaragarza(Soinuztapena), Aitor Escobar (Gitarra), Adrian Larrañaga (Perkusioa), Aitor Ariño (Musikagrabaketak eta muntaia), Tik Tak film studio (Argazkiak eta bideoa).
Gorria ez da soilik bertsolaritzaren eta flamenkoaren arteko fusio bat. Ez ditu elkarren moldeak imitatzen, baizik eta bakoitzaren diziplinatik modu irekian pentsatzen eta interpretatzen saiatzen da. Bertsolari baten eta bailaora baten arteko elkarrizketa prozesubat da, esperimentazio gunea, elementu estilistiko eta tematikoak trukatuta, estetika propio bat sortzeko saiakerarekin. Zerbait oso propioa sortu dute, barrutik ateratzen dena, nahiko intimoa eta intuitiboa.
Emanaldia bederatzi piezatan banatutako obra bat da, behetik gorakoa, musika anitzezosatua; batzuetan elkarrekin ari dira,besteetan banaka; batzuetan gitarraren laguntza, besteetan perkusioarenaz. Tematikoki ere gaien aniztasuna dago, heriotzatik hasi,isolamendura pasa eta indarkeria, ahizpatasuna, sedukzioa eta ospakizun kolektiboa ere, tartean.
Testu guztien oinarriko unitatea kopla da. Bertsogintzan ohikoak diren argumentazio edo narraziotik ihes, iruditeria propioa osatzen dute, testu bakoitza independentea baina denak gorriak zeharkatuta. Dantzei dagokienez, pieza batzuk konposizio flamenkoen araberakoak dira, beste batzuk kopla zaharren doinuak dituzte abiapuntu. Batzuk librean, besteak testuekin loratuak.
Tangoak, alegriak, buleriak, rumba, bertsoa eta takoiak. Tabladua eta bionboa, koloreak eta argiztapenak.
Ordubeteko gozamena!