FITXA TEKNIKOA:
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Testua eta zuzendari laguntzailea: Kepa Errasti
Eszeneratze espazioa: Fernando Bernues
Eszenografia eta atrezzo egilea: Edi Naudó
Argiztapen diseinua: Andoni Mendizabal
Argazkia: David Salvador/Javier Gómez Zapiain
Aktoreak: Vito Rogado/Itziar Atienza, Sara Cozar, Aitziber Garmendia,
Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo
Ekoizpen zuzendaria: Ana Pimenta
Ekoizpen exekutiboa: Monika Zumeta
Zuzendaritza teknikoa eta soinua: Iñigo Lacasa
Argiztapena: Andoni Mendizabal
Administrazioa: Izaskun Imizkoz
Grafika: Antza
Donostia 2016 ekimenaren baitan sortutako egitasmotik, “Dramaturgia berria” laborategitik, sortu da Erlauntza antzezlana. Komedia punki bezala definitu daitekeen arren, dramarekin uztartuta aurkezten zaigu.
Istorioa sinplea da: txikitatik elkar ezagutzen duten emakume kuadrilla bat berriz ere elkartuko da urte dezenteren ostean. Landetxe batean asteburu pasa egiteko geratuko dira, eta honela aurkezten dute hasieran beren burua: minbizia duen emakume bat, lesbiana bat, parrandazale bat, berriki ama izan den emakume bat, hiru seme-alabaren ama bat, eta ezkontzeko prest dagoen eta amodioan sinesten duen emakume protagonista. Horrela, antzezlana premisa batetik abiatzen da: zer gertatuko litzateke lagun kuadrilla bateko kideek inoiz elkarri esan gabekoak esango balizkiote? Parranda asteburu bat izan behar zuena denbora errealean gertatzen den eta in crescendo doan gau festa ero batean bukatuko da: alkohola eta bestelako drogen laguntzarekin trapu zaharrak ateratzen hasiko dira, inoiz elkarri esan ez dizkiotenak, erlauntza bat ere agertuko da… Erleak dantzan komunikatzen diren legez, dantzak ere presentzia nabarmena du antzezlan honetan.
Horrela, hainbat gogoeta plazaratuko dira antzezlanean, bikote zein adiskidetasun harremanei buruz, zaintzaz, zeloez, maitasunaren iruditeria klasikoaz, gizonen jukutriez, emakumeen arteko liskar eta ahizpatasunaz… Umoretik seriotasunerako jauziak etengabe egiten dira, beti ere hausnarketarako ematen duten egoerak eta eztabaidak azaleraziz. Azpimarratu behar da aurrekoaz gain oso erraza dela antzezlanean agertzen diren egoera eta eztabaida askorekin idenfitikatua sentitzea.