LIBURUAK

Qué es el antirracismo y por qué significa anticapitalismo

Arraza kapitalismoari buruzko azterketa, neoliberalismoak eraikitako mugak, kolonien esplotazioa, klase borrokaren erreprodukzioa, Hirugarren Mundua, zapalkuntza eta marjinazio harremanak, kolonizatuak eta kolonizatzaileak dira Kundnanik liburu honetan jorratzen dituen gaietako batzuk.


La triple presencia

Lanaren sexu banaketaren jarraitutasunak –presentzia hirukoitzaren bidez islatzen da hori– ezaugarri horietara hurbiltzeko beharra mahaigaineratzen du; izan ere, hori gauzatzeko zailtasuna genero desparekotasunak ezaugarri dituen testuinguru baten ondorioa da. Presentzia hirukoitzak ez du potentzialtasuna galtzen kuantitatiboki islatzeko zaila den errealitate bat delako; gainera, hurbilpen kualitatiboak horren ezaugarrietan sakontzea eta ezaugarriok argitzea lortu du, eta horren egokitasuna eta interesa berretsi ditu.


Han egon zen

Biografia honek aitortza kutsua du, eta, zehazki Jose Luis Elkororen bizitza kontatzen duen arren, Mari Karmen Aiastui eta beste ahots jaso ditu Mikel Zubimendi kazetariak. Elkoro, abertzalea, enpresaria, balioen eta memoria kondentsatuaren altxor kutxa bat da eta belaunaldi baten sinboloa.


Calla y olvida

“Calla y olvida” son las palabras que le dice la madre de Axun Lasa, hermana de Joxean Lasa, asesinado por los GAL, después de que ella ha sobrevivido a torturas tras su detención. La antropóloga aporta al relato sus apuntes feministas para complejizar los hechos y desvelar todas las violencias y acabar con ellas. Violencias, conflicto vasco y la escucha vulnerable como propuesta feminista .


IKUSENTZUNEZKOAK

Txinatar alabak

Filmak nortasunaren, integrazioaren eta klase-kontzientziaren inguruko gatazkei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu; burua kultura desberdinetara irekitzera, ulertzera eta jendea den bezala onartzera, beren begi urratuek markatutako 9 urteko bi neskatoren gorabeheretatik abiatuta.


Severance

Markek langile talde bat gidatzen du, zeinaren oroitzapenak kirurgikoki lanaren eta bizitza pertsonalaren artean banatu ziren. Lankide misteriotsu bat lanetik kanpo agertzen denean, bidaia bat egiten dute beren lanbideari buruzko egia aurkitzeko.


No Other Land

Dokumentalak Hebron inguruko mendietako Masafer Yatta herrixketako palestinarren erresistentzia kontatzen du eta nola herritarrek kolonoen eta armada sionistaren setioari eusten dieten.


Cambium

Lakaben (Nafarroa) dagoen pinudi bati erreparatuz, naturaren zaintzari eta haren kontrako biolentziari buruzko hausnarketak bistaratzen ditu Maddi Barberrek eta Marina Lameirok egindako azken dokumentalak.


ARTEAK

Kanikosen

Takiji Kobayashik 1929an ezkerreko kausa defendatzeko asmo nabarmenez idatzitako eleberria. Kamtxatka itsasoan karramarroak harrapatu eta prozesatzen dituen arrantza-ontzi bateko tripulazioaren istorioa kontatzen du. Espedizioko patroiak eskifaia basatiki ustiatzen du, eta horrek matxinatzera eramaten ditu.


Maurizia. Biziminaren hotsa

Txikitan ikasi zuen Maurizia Aldeiturriagak panderoa jotzen, eta herriz herri aritzen zen. Garai hartako pandero jotzaileen ikur bilakatu zen Aldeiturriaga, ordura arte gizonezkoena zen mundu batean lehen lerroan jartzea lortu baitzuen. Aupa Maurizia!


El abismo del olvido

Komikia memoriari buruzko dokumentu historiko hunkigarria da, eta biktimen labirintoa zeharkatzen du, haien duintasunagatik, memoria berreskuratzeko eta amnesiari aurre egiteko. Kazetaritza-edukia duten eta iragana eta oraina trukatzen dituzten irudi koordinatu horiek bisualki txundigarriak dira.


El pueblo es quien más ordena

Komiki honen orrialdeak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaitu, José Novo, Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen bidez. Testigantzak eta fikzioa nahasten diren heinean musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte eleberria.