GOMENDIOAK

Erria

Ehun urteko gerra Palestinaren aurka

2024-10-05

Rashid Khalidi (itzulpena: Iñaki Alegria Loinaz) UEU 2024

 

Palestinaren auzia aspalditik dator, otomandar inperioa desegin garaitik eta kolonialismoa da auzia ulertzeko gakoa. Palestinako historiari buruzko azterketa integral bat idatzi beharrean, Palestina menderatzeko borrokan gertatutako sei inflexio-puntutan arreta jarriz.

Palestinaren patua erabaki zuen 1917ko Balfour Adierazpenetik, Israelek 2000ko hamarkadaren hasierako Gazako Zerrendako setio eta Gazako biztanleriaren aurkako aldizkako gerretara, sei gertaera horiek nabarmentzen dute Palestinaren aurkako ehun urteko gerraren izaera koloniala, baita hura burutzeko kanpoko botereek izan duten ezinbesteko eginkizuna ere. 

Ildo horretan egileak beste kolonizazio-prozesu batzuei egiten die erreferentzia: Aljeria, Irlanda, Zeelanda Berria... Era berean, sionismoak bultzatutako kolonizazio okupatzaileari palestinar herriak egin dion erresistentzia eta herri moduan birsortzeko izan duen gaitasuna dira azpimarratzen diren beste gako batzuk.

Gerra bizi izan zuten palestinarren esperientzien bidez azaltzen du, partzialki bada ere, kontakizun hau, haien arteko batzuk bere familiako kideak, deskribatutako pasarte batzuetan presente egon zirenak. Lekuko izan zen  gertaeretan bere oroitzapenak gehitu ditu, baita bere familiaren eta beste batzuen materialak zein lehen pertsonan idatzitako hainbat narrazio ere. Bere helburu nagusia: gatazka hau azaltzeko gailendu diren ikuspegi gehienetatik oso ezberdin den ikuspuntua ematea.

Sei ataletako bakoitzean irakurleak, ezagutzen ez dituen «funtsezko» gaiak aurkituko ditu, egungo egoera nolakoa den eta atzean dauden zergatiak zein diren ulertzeko «argigarriak» direnak. Historiako liburu konbentzionalen mugak gainditzen ditu, kronikari lekua emanez eta analisian sakonduz.