LIBURUAK

Hiri gerra Palestina

Okupazioaren arkitekturaren eta estrategia militarraren inguruan hausnartzen duen lana. "Alderantzizko geometria" deituriko taktika garatzeko ahalegin teoriko eta estrategiko handia egin du Israelgo Armadak. Palestinar borrokalarien jopuntutik aldendu eta zibilen etxebizitzetan sartu dira.


Flor de Araguaney

1961eko uztailaren hasieran girotuta dago liburua, eta Maria Mercedes Antxetaren tortura kasua du hizpide. Sei egunez egon zen atxilo hartuta, eta handik berrogei egunera hil zen, jasandako tratu bortitzaren ondorioz. Gertaera hori isilpean egon da urte hauetan guztietan.


Ulertzea, bizitzaren bila

1979an eta 1980an izan ziren motibazio politikoko emakume gazteen bahiketa eta bortxaketak eta hilketak aitortzeko eskatu dute Errenterian Argituz-ek egindako ikerlanaren arabera, bederatzi bortxaketa salatu zituzten sei hilabetean, eta haietako bi emakume hil egin zituzten, bat Bizkaian eta bestea Gipuzkoan.


¿Quién teme al género?

Butlerrek ikuspegi ausart eta probokatzailea eskaintzen digu liburu honetan, gure aurreikusmoldeei aurre eginez eta generoa eta aniztasuna birpentsatzera bultzatuz, askotan aurrera egin baino gehiago atzera egiten duela dirudien mundu honetan. Baina zerk aztoratzen du zehazki generoa?


IKUSENTZUNEZKOAK

La mécanique des fluides

Road movie bat izan zitekeen. Sarean noraezean dabilen protagonista bat, kapitalismo konputazionalaren kableatuetan barrena, Interneten galdu den naufragoaren bila. Gutun batekin hasten da dena. Beno, bere horretan, youtuber baten aurkezpenerakin. Ordenagailuko kamera esparatrapuarekin ilunduta duen gaztearekin.


Txinatar alabak

Filmak nortasunaren, integrazioaren eta klase-kontzientziaren inguruko gatazkei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu; burua kultura desberdinetara irekitzera, ulertzera eta jendea den bezala onartzera, beren begi urratuek markatutako 9 urteko bi neskatoren gorabeheretatik abiatuta.


Severance

Markek langile talde bat gidatzen du, zeinaren oroitzapenak kirurgikoki lanaren eta bizitza pertsonalaren artean banatu ziren. Lankide misteriotsu bat lanetik kanpo agertzen denean, bidaia bat egiten dute beren lanbideari buruzko egia aurkitzeko.


No Other Land

Dokumentalak Hebron inguruko mendietako Masafer Yatta herrixketako palestinarren erresistentzia kontatzen du eta nola herritarrek kolonoen eta armada sionistaren setioari eusten dieten.


ARTEAK

Kanikosen

Takiji Kobayashik 1929an ezkerreko kausa defendatzeko asmo nabarmenez idatzitako eleberria. Kamtxatka itsasoan karramarroak harrapatu eta prozesatzen dituen arrantza-ontzi bateko tripulazioaren istorioa kontatzen du. Espedizioko patroiak eskifaia basatiki ustiatzen du, eta horrek matxinatzera eramaten ditu.


Maurizia. Biziminaren hotsa

Txikitan ikasi zuen Maurizia Aldeiturriagak panderoa jotzen, eta herriz herri aritzen zen. Garai hartako pandero jotzaileen ikur bilakatu zen Aldeiturriaga, ordura arte gizonezkoena zen mundu batean lehen lerroan jartzea lortu baitzuen. Aupa Maurizia!


El abismo del olvido

Komikia memoriari buruzko dokumentu historiko hunkigarria da, eta biktimen labirintoa zeharkatzen du, haien duintasunagatik, memoria berreskuratzeko eta amnesiari aurre egiteko. Kazetaritza-edukia duten eta iragana eta oraina trukatzen dituzten irudi koordinatu horiek bisualki txundigarriak dira.


El pueblo es quien más ordena

Komiki honen orrialdeak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaitu, José Novo, Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen bidez. Testigantzak eta fikzioa nahasten diren heinean musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte eleberria.