Eyal Weizman, Itz. Amaia Astobiza, Katakrak, 2024
Eyal Weizmanek Hiri gerra Palestina-n, lurralde palestinarren kolonizazio prozesuan arkitekturak eta lurralde planifikazioak izan duten rola aztertzen du.
Eyal Weizman, arkitektoa eta Londresko Unibertsitateko irakaslea da, baita ere Forensic Architecture agentziaren sortzailea. Forensic agentzian arkitektura forentsea diziplinarteko alor akademikoa garatzen dute eta tresna politiko bezala baliatzen dute. Gudetan, gatazka armatuetan eta giza eskubideen urraketa egoeretan, froga legalak sortzen dituzte eta biolentzia egoerak salatu, hiri-inguruek gertaerak erregistratzeko duten gaitasuna baliatuz.
Weizmanek azaltzen du nola azken bi hamarkadetan Israelgo armadak ezohiko taktikak garatu dituen Palestinako hirien aurka: kaleak zeharkatu beharrean, paretak zeharkatzen dituzte, lurrak, sabaiak, egongelak, logelak, komunak. Kaleak zapaltzeari utzi diote. Hala, palestinar borrokalarien jopuntutik aldentzen dira, eta zibilen etxebizitzetan sartzen. Taktika horri alderantzizko geometria deitu zioten eta ahalegin teoriko eta estrategiko handia egin zuten Israelgo Armadan. Deleuze eta Guattari irakurri zuten, Debord eta Derridarengan inspiratu ziren. Alderantzizko geometriak bira posmoderno bat eragin du hiri-gerran eta bestelako armada handiengana ere zabaldu da: Erresuma Batukora, Australiakora edota AEBetako marinetara. Gerraren industrian, berriz ere, lurralde okupatuak suntsipenaren laborategi bilakatu dira, gerora Irak edota Afganistango gerretako estrategiak lantzeko.
Amaia Astobizak itzuli du lana eta Itsaso Larramendi Tipi estudioko arkitektoak hitzaurrea idatzi du.