Martin de Aranezio. Ateramiñe, 2025
Isildutako tortura kasu bat, argitaratu du Ataramiñe elkarteak, 1961ean Maria Mercedes Antxetak jasandako tortura kasua kontatzen du.
Venezuelara emigratutako iheslari euskaldunen alaba zen Maria Mercedes Antxeta. Venezuelan jaio zen, eta 1961. urtean bidaiatu zuen Donostiara, gurasoen aberria ezagutzera». «1961eko uztailaren 18an istiluak izan ziren Donostian, atxiloketak egon ziren, eta, tartean, Antxeta atxilotu zuten», kontatu du Urainek. Sei egunez egon zen atxilo hartuta, Donostiako Brigada Politiko Sozialean, eta handik zuzenean itzuli zen Venezuelara: «Handik berrogei egunera hil zen, torturen ondorioz». Antxetak sei egun horietan jasandako torturak eta haren bizipenak biltzen ditu liburuak: «Erabat ezezaguna izan da kasu hau, eta informazio falta ere agerikoa da».
Gertaera haien kronika zehatza egin ordez, eleberri formatuan idatzita dago liburua: ezin izan da Maria Mercedesen senideen aztarnarik aurkitu ez Venezuelan, ez Euskal Herrian; dokumentu ofizialik ez dago; eta Espainiako artxibo ofizialetan kasua ez da existitzen. Venezuelako El Nacional egunkariko erreportaje batean oinarritu da idazlea eleberria idazteko.