Argituz Elkarteko Xabino Ormazabal eta Bertha Gaztelumendi Errenteriako Udaleko Berdintasun Kontseiluak
Liburuan bildutako kasuak Errenteria, Irun eta Donostia aldean, Loiun, Galdakaon eta Bermeon gertatuak dira eta kazetariek argitu dutenez, salatutako eraso bakoitzean bi edo hiru gizon armatuk parte hartu zuten, autoz eramaten zituzten neskak babes gabeko lekuetara, ideologia politikoari buruzko galdeketak egiten zizkieten, zigorgabetasun osoz jarduten zuten, eta, kasu batzuetan, GAEren (Espainiako Talde Armatuak) edo BVEren (Batallon Vasco Español) izenean erreibindikatu zituzten erasoak.
Hasi ziren moduan amaitu ziren, sei hilabeteren buruan. Polizia etxean salaketa jarri zutenen kasuetan, «bortxaketa arrunt» gisa sailkatu zituzten, baina ez zen haietako kasu bat bera ere argitu.
1970eko hamarkada amaieran, bortxaketa salaketak ere arrunt ugaritu ziren. Argituz-en txostenaren arabera, 1978ko urtarrilean, Iruñean, sei bortxaketa salatu zituzten.
Bilduman argitu dutenez, salatutako eraso bakoitzean bi edo hiru gizon armatuk parte hartu zuten, autoz eramaten zituzten neskak babes gabeko lekuetara, ideologia politikoari buruzko galdeketak egiten zizkieten, zigorgabetasun osoz jarduten zuten, eta, kasu batzuetan, GAEren (Espainiako Talde Armatuak) edo BVEren (Batallon Vasco Español) izenean erreibindikatu zituzten erasoak.
Hasi ziren moduan amaitu ziren, sei hilabeteren buruan. Polizia etxean salaketa jarri zutenen kasuetan, «bortxaketa arrunt» gisa sailkatu zituzten, baina ez zen haietako kasu bat bera ere argitu; ez zen egileen berririk izan.