LIBURUAK

Baginen

Euskal Herriko historia emakumeen bitartez. Kutsu literarioko azterlana da, artxibo lan zorrotzari jarraitu diona. Dibulgaziozko lana izanik, tonu hotzagoa estilo narratiboagoarekin nahasten da, kronika lirikarekin, zer kontatzen den arabera, irakurketa atsegina eginez. Horrela, zenbait emakumeren bizitza ezagutarazte hutsetik harago, historia kolektibo bat eraikitzeko oinarriak jartzen dituzte, Euskal Herriko iruditeria zimenduetatik eraberritzeko asmoz.


Karanbola hirukoitza

Eneritz Artetxek proposatzen dituen hausnarketen artean, kantitatea berdintasun neurgailu gisa erabiltzearen arriskuaz ohartarazten digu. Izan ere, berdintasun egoera batera iristeko ez da nahikoa emakumeen sorkuntza kuota jakin batzuetara iristea. Badira beste elementu batzuk, sektoreak erabat barneratuak dituenak, eta emakumea bigarren maila batean jartzen dutenak.


Socialismo siglo XXI

Atilio Boron intelektual marxista argentinarrak kapitalismoaren gaindipena du aztergai liburu labur bezain mamitsu honetan. Egileak konstatatzen du mende eta erdiko esperientziari erreparatuta, kapitalismoaren baitan Latinoamerikak ez duela garapenerako aukerarik, azpigarapen ekonomikoa eta herrialde garatuen ekonomien zerbitzura aritzea dela kapitalismoak eskualdeari egiten dion eskaintza bakarra


El mundo que necesitamos

Liburu honetan, Donna Haraway biologoak eta filosofoak eta Marta Segarra Frantziako CNRSko Laboratoire d’Études de Genre et de Sexualité ikerketa-zuzendariak gizakiek lurrarekin eta bertako biztanle guztiekin duten harremana birplanteatu beharraz egindako elkarrizketa jasotzen da.


IKUSENTZUNEZKOAK

Txinatar alabak

Filmak nortasunaren, integrazioaren eta klase-kontzientziaren inguruko gatazkei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu; burua kultura desberdinetara irekitzera, ulertzera eta jendea den bezala onartzera, beren begi urratuek markatutako 9 urteko bi neskatoren gorabeheretatik abiatuta.


Severance

Markek langile talde bat gidatzen du, zeinaren oroitzapenak kirurgikoki lanaren eta bizitza pertsonalaren artean banatu ziren. Lankide misteriotsu bat lanetik kanpo agertzen denean, bidaia bat egiten dute beren lanbideari buruzko egia aurkitzeko.


No Other Land

Dokumentalak Hebron inguruko mendietako Masafer Yatta herrixketako palestinarren erresistentzia kontatzen du eta nola herritarrek kolonoen eta armada sionistaren setioari eusten dieten.


Cambium

Lakaben (Nafarroa) dagoen pinudi bati erreparatuz, naturaren zaintzari eta haren kontrako biolentziari buruzko hausnarketak bistaratzen ditu Maddi Barberrek eta Marina Lameirok egindako azken dokumentalak.


ARTEAK

Maurizia. Biziminaren hotsa

Txikitan ikasi zuen Maurizia Aldeiturriagak panderoa jotzen, eta herriz herri aritzen zen. Garai hartako pandero jotzaileen ikur bilakatu zen Aldeiturriaga, ordura arte gizonezkoena zen mundu batean lehen lerroan jartzea lortu baitzuen. Aupa Maurizia!


El abismo del olvido

Komikia memoriari buruzko dokumentu historiko hunkigarria da, eta biktimen labirintoa zeharkatzen du, haien duintasunagatik, memoria berreskuratzeko eta amnesiari aurre egiteko. Kazetaritza-edukia duten eta iragana eta oraina trukatzen dituzten irudi koordinatu horiek bisualki txundigarriak dira.


El pueblo es quien más ordena

Komiki honen orrialdeak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaitu, José Novo, Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen bidez. Testigantzak eta fikzioa nahasten diren heinean musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte eleberria.


Palestina

Komiki-kazetaritzaren ildoan aitzindaritzat jotzen da liburua: palestinarrek 1990eko urteetan bizi zuten egoera erretratatu zuen Joe Saccorenek eta orain, Julen Gabiriak komikia euskaratu eta Astiberri argitaletxeak plazaratu du.