Pasioz eta politikaz betetako artikulu bilduma, hamalau atalez osatuta. hooks gaur egungo hezkuntzaren bihotzari mintzo zaio: nola birpentsa ditzakegu irakaskuntza-praktikak multikulturalismo-aren aroan? Zer egingo dugu irakatsi nahi ez duten irakasleekin eta ikasi nahi ez duten ikasleekin? Nola egin behar diogu aurre sexismoari ikasgelan?
Miren Arangurenek, Ainara Santamariak eta Monika Mendiberrik egungo zaintzaren-sistemaren hutsune, muga eta erronkak azaleratu dituzte. Egungo ereduak dituen mugak eta geruzak agertzean eta haren konplexutasuna ulertzean, lanen banaketa desorekatua gainditu eta bizitza erdigunean kokatuko duen gizarte antolaketa bat osatzeko bidean has gaitezke.
Jokin Bergara soziologoak ariketa bat planteatzen du liburuxka honetan, kapitalismoari txiki geratu zaion munduan, aro horren agortzearen aurrean, zer bide zabaldu daitezkeen irudikatzen saiatzea. Talka ekosozialaren biharamun politikotik, krisi ekologikoaren gaineko analisi politiko eta sozialetik harago, ateak zabaldu nahi dizkio soilik lur kolektiboetan loratzen den itxaropenari.
Emakumeen haurdunaldi, erditze eta erdiondoan osasun sistemako profesionalek emakumeari edota umeari ematen dioten tratu txarra da indarkeria obstetrikoa. Aldagai kultural, ekonomiko eta egiturazkoek eraikitzen dute, eta ondorio fisikoak eta psikologikoak eragiten ditu bai amarengan, bai umearengan.
Filmak nortasunaren, integrazioaren eta klase-kontzientziaren inguruko gatazkei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu; burua kultura desberdinetara irekitzera, ulertzera eta jendea den bezala onartzera, beren begi urratuek markatutako 9 urteko bi neskatoren gorabeheretatik abiatuta.
Markek langile talde bat gidatzen du, zeinaren oroitzapenak kirurgikoki lanaren eta bizitza pertsonalaren artean banatu ziren. Lankide misteriotsu bat lanetik kanpo agertzen denean, bidaia bat egiten dute beren lanbideari buruzko egia aurkitzeko.
Dokumentalak Hebron inguruko mendietako Masafer Yatta herrixketako palestinarren erresistentzia kontatzen du eta nola herritarrek kolonoen eta armada sionistaren setioari eusten dieten.
Lakaben (Nafarroa) dagoen pinudi bati erreparatuz, naturaren zaintzari eta haren kontrako biolentziari buruzko hausnarketak bistaratzen ditu Maddi Barberrek eta Marina Lameirok egindako azken dokumentalak.
Takiji Kobayashik 1929an ezkerreko kausa defendatzeko asmo nabarmenez idatzitako eleberria. Kamtxatka itsasoan karramarroak harrapatu eta prozesatzen dituen arrantza-ontzi bateko tripulazioaren istorioa kontatzen du. Espedizioko patroiak eskifaia basatiki ustiatzen du, eta horrek matxinatzera eramaten ditu.
Txikitan ikasi zuen Maurizia Aldeiturriagak panderoa jotzen, eta herriz herri aritzen zen. Garai hartako pandero jotzaileen ikur bilakatu zen Aldeiturriaga, ordura arte gizonezkoena zen mundu batean lehen lerroan jartzea lortu baitzuen. Aupa Maurizia!
Komikia memoriari buruzko dokumentu historiko hunkigarria da, eta biktimen labirintoa zeharkatzen du, haien duintasunagatik, memoria berreskuratzeko eta amnesiari aurre egiteko. Kazetaritza-edukia duten eta iragana eta oraina trukatzen dituzten irudi koordinatu horiek bisualki txundigarriak dira.
Komiki honen orrialdeak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaitu, José Novo, Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen bidez. Testigantzak eta fikzioa nahasten diren heinean musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte eleberria.