Xabier Mendiguren, Elkar 2023
Xabier Mendigurenek egiazko gertakariak bildu ditu, bizirik jarraitzen duten lekukoak elkarrizketatu, protagonisten biografiak eraiki, eta kontakizun zirraragarria bat ondu du. Iragan hurbila gure orainera ekarriz, ahanzturaren ilunpera kondenatu nahi izan den historiaren zati horri literatur istorio baten taupada eta dardara itzuli dio.
Zortzi ataletan banatutako nobela honek kazetaritzako kronikaren osagaiak ditu, baina fikziozko idazlearen baliabideekin moldatua. Liburuan kontatzen direnak lazgarriak izanda, protagonisten ideien konstatazio bat egiten da, ez horien aldeko apologiarik edo juiziorik. Idazleak ez du ezkutatu liburuaren tonu tragikoa, baina Unzurrunzagaren eta Ameztoiren bizitzek umore ukitua erantsi diote testuari.
«Oso latza izan da» 1981etik, memoria kolektiboan zintzilik geratu ziren hitzak dira. Joxe Arregiren pasioa, herioa eta berpizte idazlan hau, Itziarren seme-alaba guztiei dedikatu die Mendigurenek.